Kimuak proiektuko lau film laburrek sariak irabazi ditue Alcala de Henaresko Zinema Jaialdian

Bizkaie! 2008-11-17 16:30   Barriak

David Gonzalezen 'El tiempo prestado' filmak Ciudad de Alcala saria irabazi dau, jaialdi horretako garrantzitsuena; Xabier Erkiziaren 'Berbaoc' lanak, barriz, soinu onenaren saria eroan dau; 'On the Line' filmak (Raul Lopez) muntaia onenari jagokon saria jaso dau eta 'Yo solo miro' film laburreko protagonista dan Susi Sanchez emakumezko aktore onena aukeratu dabe.

Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskoleak hamar ikastaro berezi eskainiko ditu

Bizkaie! 2008-11-17 14:52   Musikea

Musika animazinoa, gitarra akonpainamentua, perkusinoa ume eta nagusientzako, panderoa, txalapartearen hasiera ikastaroa, ahots teknikak, ume antzerkia, gaitea eta batukadearen ganekoak izango dira ikastaroak.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Deustu Fundazinoak enpresa barrien mintegia inaugurau dabe Deustuko Unibersidadean

Bizkaie! 2008-11-17 14:07

Ekimen hau sortu eta martxan jartea Deustu Fundazinoa eta Bizkaiko Foru Aldundia eta BEAZ bere alkarte publikoa bat egitearen ondorioz sortu da, esparru akademikoan sortutako proiektuei enpresa azpiegiturea emoteko eta Bizkaiko barrikuntza sistemea sustatzeko, unibersidadearen eta enpresaren arteko lankidetzea hobetuz.

EHU bere hezkuntza-eskaintza aurkezten hasi da

Bizkaie! 2008-11-17 13:46

Euskal Herriko Unibersidadeak bere hezkuntza-eskaintza aurkezteko informazino-saioak eskainiko ditu zemendian eta abenduan zehar, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat eskualdetan, eta Araban hasiko dau bere ibilbidea, gaur, zemendiak 17, Gasteizen.

Resurreccion Maria Azkue Literatur sarien edizino barria honezkero martxan dago

Bizkaie! 2008-11-17 13:31   Kulturea

Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxak Narrazioak eta olerkiak 2007 izeneko liburua kaleratu dabe, igazko Azkue sarietan irabazle izandako narrazinoak eta olerkiak batzen dituan lana. Eta, bide batez, aurtengo sariketarako deialdia egin dabe.

Jesus Llona: 'etxekoandreak omendu gura izan doguz'

Koldo Isusi Zuazo 2008-11-17 12:03   Barriketan

Jesus Llona eta Garbiñe Badiola senar-emazteak

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Amets Arzallusentzat Iparraldeko txapela

Bizkaie! 2008-11-17 10:13   Bertsolaritzea

Amets Arzallus eta Sustrai Colinaz gan, Miren Artetxe, Maddalen Arzallus eta Odei Barroso Euskal Herriko Txapelketara

Ipar Euskal Herriko lehenengo Bertsulari Xapelketaren finala Donibane-Lohizuneko Jai-Alai frontoian jokatu da astegoienean 1500 bat bertsozaleren aurrean.

Jabier Muguruza saritu dabe Vila-Secako Musika Azokan

Bizkaie! 2008-11-14 15:34   Musikea

Saria nori emon Kataluniako Musikaren Etxeetako arduradunek erabagi dabe, eta Jabier Muguruzak aukerea izango dau, horri esker, kontzertu bana emoteko momentuz aitatu sarea osotzen daben bost etxeetan, hau da, Terrassa, Mataro, Salt, L'Hospitalet eta Manresa urietan.

'Gau ilunekoak', Joseba Sarrionaindiaren lan barria plazan

Bizkaie! 2008-11-14 15:14   Kulturea

Fikzinozko lana da 'Gau ilunekoak'. Ipuin bat, berbearen zentzu guztietan. Narrazino fantastiko moduan irakur daiteke, besterik barik; umeentzako kontakizun entretenigarri eta jostalaria be izan daiteke, holan hartu gura izan ezkero; alegoria filosofikotzat be har leiteke, interpretazino asko izan leikezana, hainbat alorretara zabalik: erlijiosoa, politikoa...

'Ongi etorri euskeraz bizi gura dogunon herrira' lelopean hasiko da Korrika 2009ko martiaren 26an

Bizkaie! 2008-11-14 13:49   Euskerea berbagai

AEK-k 2009ko martiaren 26an Tuteran hasi eta apirilaren 5ean Gasteizen amaituko dan Korrika 16ren ardatz nagusiak eta 'Korrika Laguntzailea' kanpaina aurkeztu ditu gaur Bilbon egin dauen prentsaurrekoan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

The women

Joseba Terreros 2008-11-14 12:24   Zinema kritikak

Azken batean, honako hau hutsik dagoen produktu industrial bat besterik ez da, etekin ederrak emon zituan Sex and the city-ren ildokoa, baina ha baizen hutsal eta azalekoa.

Filmaketarako plato erraldoia izango da Bilbo astegoien honetan

Bizkaie! 2008-11-14 11:11   Barriak

Bizkaiko uriburuak 'Zinebi Express' film laburren lehiaketea hartuko dau Zinebiren 50 urteurrenaren ospatzeko jardueren barruan. Antolatzaileak Bilboko zine eskolak izango dira: Kinema Escuela de Cine, Imval, Iefps Ategorri-Tartanga, Artebi eta Claro de Luna.

Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolako blog batek lortu dau Teknoskopioa 2008 gazteentzako ideia-lehiaketako sari-nagusia

Bizkaie! 2008-11-14 11:08

'Berdundis superheroia' izeneko blogagaz lortu dau lehenengo saria Anais Sanchezek egindako blogak eta horri esker, bideokamera bat jaso dau sari moduan. Bigarren sariduna Donostiako La Anunciata ikastetxeko Ivan Matellanes izan da, 'Earthman' izeneko blogagaz. Hirugarren saria, Bilboko Luis Briñas ikastetxeko hiru ikaslek egin daben 'Forestwoman' blogak lortu dau.

Bilbok kultura hazkunderako eragile legez daukan zeregina aztertuko dabe Frantzian

Bizkaie! 2008-11-14 10:10

Bilboko Udala Avignongo Foroan izango da datorren astelehenean, zemendiaren 17an. Europako Batasunaren presidentetza frantsesak bultzatutako ekimena Frantziako uri horretako Aita Santuen Jauregian egingo da, EBko politika, ekonomia, kultura eta komunikabideen arloetako 300 lagun ingururen partaidetzeagaz.

www.euskaletxeak.net webguneak mundu osoko euskal herritarrak hartu-emonetan jarriko ditu

Bizkaie! 2008-11-14 10:08

www.euskaletxeak.net gune globala izango da, parte-hartzailea eta estaduen mugaz gaindikoa. Munduko mutur batean bizi dan euskaldun batek beste muturrean bizi diranen barri izateko aukerea izango dau, bere barri emoteko eta baita hartu-emonak bideratzeko be.

Euskaltzaindiak zemendiaren 21ean egingo ditu Bilbon XIII. Jagon Jardunaldiak

Bizkaie! 2008-11-14 09:46   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiaren XIII. Jagon Jardunaldiak edegiak izango dira eta entzule moduan nahi duena joan daiteke. Izena emoteko epea zemendiaren 20an amaituko da, eta aurretiaz izena emon behar da ondoko helbide elektronikoan: info@euskaltzaindia.net.

Lekeitioko XXXI. Euskal Zine eta Bideo Bilera hilaren 17tik 22ra

Bizkaie! 2008-11-13 13:47   Barriak

Euskal Zine eta Bideo Bilerak hogeita hamaikagarren urtea beteko dau aurten eta arazoak arazo, laguntza eta babes ekonomikoaren falteagaitik, urteroko hitzordua bertan behera ixteko erabagia tarteko, barriro indartsu dator Benito Ansola eta JL de la Torreren ekimenez hasitako ekimena eta euskerazko ikus-entzunezko lan laburren topagune izaten jarraituko dau.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Hamaika Telebista Bilbo urtarrilean hasiko da emitiduten

Bizkaie! 2008-11-13 12:09

Hamaika Telebista Bilbok urtarrilean emitiduten hasteko asmoa dauka, eguneko 2 orduko programazino propioagaz. Edukiok bertoko informazinoa eta entretenimendua izango dabe oinarri.

SlotMusic: musika-formatu barria?

Gotzon Plaza Informatikoa 2008-11-13 11:22

Negar eta negar. Horrelaxe dagoz diskoetxe guztiak. Ez dabela CDrik saltzen, Internetek eta pirateoak kalde handia eragiten deutsiela.... Negarra dariela. Beharbada oraindino ez dira konturatu Interneten sasoian bizi garala. Hainbeste malkoren ondoren, diskoetxe nagusiak SanDisk enpreseagaz batu dira SlotMusik izeneko musika-txartela sortzeko.

Helena Tabernak euskal Eleizeak Gerra Zibilean izan eban zeregina jorratzen dau 'La buena nueva' pelikulan

Karolina Almagia 2008-11-13 10:26   Barriak

'La buena nueva' filmak Euskal Herrian, Gerra Zibilean Eleizeak izan eban zeregina aztertzen dau. Are gehiago, eta hori bai da barritzailea, Eleizearen beraren ikuspegia hartzen dau hainbat jazoera kontetako. Horretarako, bere senide izan zan Marino Ayerraren bizitzan oinarritu da zuzendari nafarra.

»» Ikusi argazki guztiak (2)