III. ‘Gazte Role Model Saria’ Miguel Zugazarentzat eta Jacinto Batizentzat
2010-11-17 11:22 sariak-autortzakBegoñazpi Ikastolako zuzendari dan Nerea Begoñaren eretxiz, Ikasleei heziketa kritikoa izaten irakatsi behar deutsegu, eguneroko lanaz gan, ekintza eta jarreren garrantzia azpimarratuz.
Bilboko Begoñazpi Ikastoleak ikasleentzat eredu izango diran balio profesional eta solidarioak aintzat hartzen dituan sarien III. edizioa ospatuko dau zemendiaren18an. Begoñazpi Ikastolak Miguel Zugaza eta Jacinto Batiz sarituko ditu aurten, ahaleginaren, ondo egindako lanaren, gainditzeko ahalmenaren, sormenaren, hobetzeko pasinoaren eta solidaridadearen eredu legez.
Eleizbarrutiko ikastetxea eta 1.400 ikasle baino gehiago dituan Begoñazpi Ikastoleak datorren III. Gazte Role Model Sariak banatuko ditu balio profesional eta solidarioak aintzat hartzearen aldeko erronkea bermatuz. Sariak bi eremuri eskainiko jakoz: lan edo enpresa munduari eta solidaridadeari. Lanari jagokon saria Miguel Zugazak jasoko dau, Prado Museoko zuzendaria eta Bilboko Arte Ederretako Museoko eta Madrilgo Reina Sofia Museoko zuzendari ohiak, erakusten dauen profesionaltasunagaitik, erantzukizunagaitik eta hobetzeko pasinoagaitik.
Solidaridadeari jagokon saria, barriz, Jacinto Batizek jasoko dau, Santurtziko San Juan de Dios Ospitaleko zaintza aringarrietako buru izateaz gan, Bizkaiko Sendagileen Elkarteko Deontologia Batzordeko presidente danak, bizitzatik heriotzerako bidea arinduz, gaixoei etasenitartekoei eskaintzen deutsen oinarrizko atentzinoagaitik.
Estadu mailan, ikastetxe batek eskainitako aitzindaria dan sari honek ikasleei eredu biziak eta jakinak erakutsi eta emon nahi deutsez, gure ikasleek benetako eta eguneroko bizitzan euren jokabide-eredu izan daitekezan eta personaren garapena ez eze gizartearen eraldaketea be bultzatuko dituen ereduak izan daiezan.
Begoñazpi Ikastolako zuzendari dan Nerea Begoñaren eretxiz, Ikasleei heziketa kritikoa izaten irakatsi behar deutsegu, eguneroko lanaz gan, ekintza eta jarreren garrantzia azpimarratuz.
Sariotan ondokoa izan da epaimahaia: Guillermo Ulacia, INNOBASQUE, Berrikuntzarako Euskal Agentziako Presidentea; Juan Antonio Castro, SPRIko Berrinkuntza eta Informazino Gizarteko Zuzendaria; Jose Mª Vázquez Eguskiza, CEBEK Bizkaiko enpresarien konfederazinoaren Presidentea; Gaspar Martinez, Bilboko Eleizbarrutiko Idazkari Nagusia; Miren Abasolo, Bilboko ElEizbarrutiko Ikastetxeen Zuzendaria eta Eusko Ikastola Batzako Presidentea; eta Nerea Begoña. Begoñazpi Ikastolako Zuzendaria.
Saria, hezkuntza, irudimena eta mugimenduaren ikurra, Nestor Basterretxeak, eskultore bizkaitarrak, eginikoa da.
Sari banaketea zemendiaren 18an, eguena, 19:00etatik aurrera, Begoñazpi Ikastolako aretoan izango da. Berrehun bat konbidatu izango dira, besteak beste, Iñaki Azkuna, Bilboko Alkate jauna, Hezkuntza Saileko Sailburuordea dan Mari Sol Esteban, SPRIko Berrikuntza eta Informazio Gizarteko Zuzendari Juan Castro, Innobasqueko Presidente Guillermo Ulacia, CEBEKeko Presidente Jose Maria Vazquez Eguskiza eta Nestor Basterretxea. Ekitaldia sarituen ibilbidea azaltzen dauen bideoagaz hasiko da. Ondoren sariak banatuko dira eta amaitzeko, kondidatuei eskainitako luntxa.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!