Abuztuaren 10era arte luzatu dabe Bilbao Urban Expressions jaialdian izena emoteko epea

Bizkaie! 2009-07-30 15:28

Inspirazino-iturri legez gai bakarra proponiduko jake parte hartuko daben guztiei: Bilboko betiko txapel urdina. 20 diseinugile hautatuko dira, euren sortze-lanak erakusteko eta saltzeko aukerea izan dagien, irailaren 28tik urriaren 4a bitartean, ekimenaren alde egin daben Bilboko Zazpi Kaleetako saltokietan.

Akelarre eszenatokietara bueltauko da

Bizkaie! 2009-07-30 12:24   Musikea

Bost urteko isilaldiaren ondoren, Akelarre musika taldea agertokietara bueltauko da gaur gauean, Azpeitian. Taldeak sei kontzertuko birea egingo dau zemendia bitartean, 33 urteko ibilbidean (1973tik 2005era) sortutako abesti ezagunenak joteko.

San Justoko karobia barriro ketan

Bizkaie! 2009-07-30 12:12

Abuztuaren 1an, zapatua, goizeko 11:00etan biztuko dau karobia Juan Aranak

Karobien ke zurixkea XX. mendearen erdirantz amatau zan. Dana dala, orain dala hamahiru urte Gorbeia mendiaren magalean dagoan San Justoko karobia berreskuratu eta karea antxinako erara egin eban Ipizki Taldeak. Ordutik, abuztuko lehenengo asteburuan karegintzearen gune bihurtu da Zeanuriko (Bizkaia) Otsemendi auzunea. Aurten be, abuztuaren 1an eta 2an kareharria, egurra eta sua batuko dituan labea ketan ikusteko aukerea izango dabe bertara hurreratzen diranek.

Bizitza guztirako esklabo

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2009-07-30 11:20   Bidaide

Bizitza-istorioak

Bidaiak paisajeak eta monumentuak baino zeozer gehiago dira. Egia esateko, bidaiariagan eragin gehien lekuko biztanleek izaten dabe, onerako zein txarrerako. Horregaitik, Bidaiden, pertsonak protagonista izango diran atal berezi bat zabalduko dogu. Hasteko, ukabilkada bat Nepaletik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Basoan, ez ibili suagaz olgetan!

Markues 2009-07-29 15:09   Begi betegarri

Gerediaga Elkarteak lankidetza hitzarmenak sinatu ditu Bizkaiko Dantzarien Biltzarragaz eta Garaiko Udalagaz

Bizkaie! 2009-07-29 13:56   Kulturea

Lehenengo hitzarmenak Gerediaga Elkarteak lau hamarkadatan Bizkaiko Dantzarien Biltzarragaz (lurralde honetako folklore taldeak batzen dituan federazinoa) izan dauen loturea arautzen dau. Garairi jagokonean, elizate horretako Udalak Gerediaga Elkarteagaz 'bazkide babesle' alkarlan-muetea sinatzea adostu dau.

Gasteiz Blues Festival jaialdiaren lehenengo edizinoak atzerriko musikari ospetsuak batuko ditu

Bizkaie! 2009-07-29 12:32   Musikea

Jaialdiari Spikedrivers talde londrestarrak emongo deutso hasierea gaur Gora Tabernan. Bihar, Barrence Whitefielden nortasunak eta energiak Eddie Kirkland bluesmanaren musikeagaz egingo dabe bat. Bigarren jardunaldi horretan, Wentus Blues Band finlandiarren musikeaz gozetako aukerea be izango da. Azken egunean, Bob Stronge-ren landa-bluesaren eguna izango da. Azken kontzertua The King Earl Boogie Bandek eskainiko dau.

Adituen esanetan, aurtengo Euskal Encounter inozkorik onena izan da

Bizkaie! 2009-07-29 12:02

Euskal Encounter informatika-topaketearen amaierako balorazino bikaina egin dabe antolatzaileek, eta internautentzat 'munduko arinena eta inoz egin dan onena' izan da. Segundoko 12 Gigako Interneterako konexinoagaz, sarean arin ibili dira topaketeak iraun dituan lau egunetan Barakaldoko BECeko 5. pabilioian alkartu diran lagunak -5.000 baino gehiago-.

Nuria Hernandez bilbotarrak irabazi dau Peru Abarka IV. Album Lehiaketea

Bizkaie! 2009-07-28 15:08   sariak-autortzak

Nuria Hernandez (Bilbo, 1974) da Peru Abarka IV. Album Lehiaketan aukeratutako ilustratzailea Xabier Mendigurenen Lurmentzean narrazinoarentzat. Liburuaren aurkezpena urriaren 24an egingo dabe, Liburutegien Nazinoarteko Egunean, Bilboko udaletxeko pleno aretoan, 12:30ean.

'Trophee Teink' batelen estropadeak euskal kostaldea zeharkatuko dau zapatura bitartean

Bizkaie! 2009-07-28 11:32

Batelek, atzo egindako Bilbo-Getxo ibilbidearen ondoren, gaur Getxo-Plentzia-Bakio-Bermeo ibilbidea egingo dabe; eguaztenean, Bermeo-Mundaka-Gernika-Elantxobe; eguenean, Elantxobe-Lekeitio-Ondarroa-Mutriku-Deba-Zumaia; barikuan, Zumaia-Getaria-Zarautz-Orio-Donostia; eta, zapatuan, amaitzeko, Donostia-Paisaia-Hondarribia, Irun-Hendaia-Donibane-Lohitzune.

Barricada, Su ta Gar, Gatibu eta Oreka TX taldeak protagonista aurtengo Gernika-Lumoko jaietan

Bizkaie! 2009-07-28 11:26   Musikea

The Riff Truckerseta Gatibu taldeen rock soinuek edegiko dabe abuztuaren 14an, 22:30ean hasita, Andra Mari eta San Roke jaien musika egitaraua Pasealekuan.

Mikel Urdangarinen disko barriak urriaren 1ean ikusiko dau argia

Bizkaie! 2009-07-28 10:06   Musikea

Mikel Urdangarin (Zornotza, 1971) abeslariak urriaren 1ean atarako dau disko barria. Lanaren izenburua 'Zubiak' da eta garagarrilaren hasieran Mikel F. Krutzaga soinu teknikariagaz batera sartu da bizkaitarra estudioan, kantak grabetako.

'Munduko Haizeak' jaialdiak nazinoarteko folklorea ekarriko dau Ondarroara

Bizkaie! 2009-07-27 14:19   Kulturea

'Munduko Haizeak' jaialdiak nazinoarteko musikariak eta jantzariak batuko ditu beste behin be Ondarroan eguen honetan hasi eta abuztuaren 7ra bitartean. Itsasaurre Plazako karpan egingo dan ekitaldi honen bigarren edizinoak bost emonaldi izango ditu aurten, munduko leku desbardinetako folkloreko kantari eta jantzariak entzun eta ikusi ahal izateko.

'Zorion perfektua' filma Donostiako Zinemaldian estreinauko dabe

Bizkaie! 2009-07-27 14:16   Barriak

Anjel Lertxundiren Zorion perfektua nobelan oinarrituta Jabi Elortegi bizkaitarrak zuzendutako filma Donostiako 57. Zinemaldiaren Zabaltegi-Zuzendari Barriak sailean lehiatuko da, Elisabet Cabeza eta Esteve Riambauren Màscares eta Miguel Angel Jimenez Colmenarren Ori pelikulakaz batera.

Fischer Boelek ezezkoa emon deutso ardao baltza zuriagaz nahastetako proposamenari

Imanol Sarasola Enologoa 2009-07-27 12:21   Jan edanak

Erabagi horregaz, ardao nahasketearen inguruan azken aldian ardaogintza arloan izandako astrapaleari urtenbidea emon jako. Frantzia izan da, batez be, nahasteko aukerearen kontra egin dauena, Italia, Espainia eta Suitzagaz batera.

Zortzi euskal film labur izango dira Kimuaken 2009ko katalogoan

Bizkaie! 2009-07-27 11:51   Barriak

Kimuak programea Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Filmategiak antolatzen dabe eta aurtengo edizinorako aurkeztutako 63 film laburretatik zortzi aukeratu ditue. Aurten, bi genero nabarmentzen dira beste guztien gainetik: komedia eta dokumentala

Euskal Herriko Unibersidadeak Itsas Turismoko Nazinoarteko Masterra jarriko dau martxan datorren ikasturtean

Bizkaie! 2009-07-24 15:18 Euskal Herriko Unibersidadeak Bologna planari egokitutako 87 gradu eskainiko ditu 2010-2011 ikasturtetik aurrera. Gehienek 240 kreditu izango ditue eta bost ezagutza arlotan banatuko dira: Zientzia esperimentalak, Arkitekturea eta Injinerutzea, Osasun zientziak, Zientzia sozial eta juridikoak, eta Artea eta Gizarte zientziak

EHUk hainbat titulu barri eskainiko ditu datorren ikasturtetik aurrera, horreen artean, IV. Belaunaldiko Itsas Turismoko Nazinoarteko Masterra. Ekimen aitzindaria da hau eta bere helburua itsas turismoaren sektorean azterketa akademikoa burutu eta adituak preparetea da.

Hamar kontzertu Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Egileor zikloan

Bizkaie! 2009-07-24 14:29   Musikea

Garagarrilaren 25etik abuztuaren 15era bitartean, VI. Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Egileor musika zikloan hamar kontzertu izango dira Busturialdean.