Getxoko Udalak 42.000€ onartu ditu udalerrian bertsolaritzea sustatzeko

Bizkaie! 2010-10-13 12:56   Bertsolaritzea

Algortako Bertso Eskoleak 30 urte daroaz bertsolaritzea eta euskerea sustatze lanetan Getxon, eta bere sorreratik, hazkunde handia izan dau bere jardueretan, alkartearen kudeaketa eta koordinazino lanen handitze handiagaz eta ondorioz giza baliabideak handitzeko beharragaz, etorkizunak dakarzan erronkei modu egokian erantzun ahal izateko.

Getxoko Udalak ALBE, Algortako Bertsolari Eskoleagaz izenpetutako urteroko hitzarmena barritu dau, oraingoan 42.000 euroko zenbatekoan, igaz baino 12.000€ gehiagotan, urtetik urtera eskoleak bizi dauen hazkundeak sortutako beharrei aurre egiten laguntzeko, bertsolaritzea sustatzeko eta bertso jaialdiak antolatzeko gastuak diruz laguntzeko helburuagaz.

Algortako Bertso Eskoleak 30 urte daroaz bertsolaritzea eta euskerea sustatze lanetan Getxon, eta bere sorreratik, hazkunde handia izan dau bere jardueretan, alkartearen kudeaketa eta koordinazino lanen handitze handiagaz eta ondorioz giza baliabideak handitzeko beharragaz, etorkizunak dakarzan erronkei modu egokian erantzun ahal izateko.

Bertso eskoleak gaur egun edade desbardinetako hainbat talde ditu: bertsolari jaialdiek eta ekitaldiek azken urteotan gorakada nabarmena izan dabe eta ALBE erreferente bihurtu da jaialdi horreen antolaketan, Getxon ez eze, baita Uribe Kostan, Leioan eta Erandion be (2009an, 19 ekitaldi inguru antolatu zituen, 6.200 bat personaren partaidetzeagaz); ikastetxeetan eskaintzen dituan bertsolaritza klaseen kopurua (aurreko ikasturtean 537 ikasle) areagotu egin da eta alkarteko kideek ikerkuntza eta barrikuntza lan handia egiten dabe: bertso formatuen berreskurapena, bertsolaritzearen erabilerea ahozkotasunaren garapenerako, Getxoko bertsolaritzearen historiari buruzko ikerketea, argazkien artxiboa…

ALBEk bertso klaseez gan, izenpetutako hitzarmenaren bidez honako ekitaldi honeek antolatzeko konpromisoa hartu dau: Abra Saria (bertsolari gazteentzako bat-bateko sariketea) Bertso afariak, Bertsolari Gaztetxoen Eguna, Uribe Kostako Finala, Balkoitik Balkoira (buruz-buruko bertso-desafioa), Bertso Jaialdi Mundiala (bertso-jaialdi esperimentala), Bertsoz Jairik Jai (bertso jaialdiak Getxoko jaietan), Bihotza Gazte (bertsolari beteranoen jaialdia), Bizkaiko Txapelketea (azken kanporaketea), Bertso ikuskizunak Euskerearen Jardunaldien barruan eta Ahobien Gala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu