Aitor Etxebarriazarragak irabazi dau Abadiñoko finalaurrekoa

Bizkaie! 2025-11-03 08:00   Bertsolaritzea

Bermeoko finalaurrekora zuzenean sailkatu da.

Aitor Etxebarriazarraga. | Ikusi handiago | Argazki originala



Abadiñoko Probalekuan jokatu da bigarrengo finalaurrekoa eta zuzenean sailkatu da Etxebarriazarraga bigarrengo bueltako finalaurrekoetara.

Abadiñoko Probalekuan giroa bero egon da, bertsozalez lepo. 500 entzule baino gehiago egon dira bertan, hurrengo sei bertsolari honeei adi:

Aitor Etxebarriazarraga Gabiola; Enare Muniategi Etxabe; Gorka Pagonabarraga Agorria; Maite Sarasola Isazelaia; Txaber Altube Sarrionandia; eta Unai Mendiburu Valor.

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Aitor Etxebarriazarraga izan da puntu gehien batu dituana: 651,5 puntu. Beraz, Bermeoko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, zemendiaren 15ean jokatuko dana. Gainontzeko bertsolariek, puntuazinoaren arabera izango dabe finalaurrekoen bigarrengo bueltan kantetako aukerea. Holan geratu dira saioko puntuazinoak:

  • Aitor Etxebarriazarraga Gabiola .................................651,5
  • Txaber Altube Sarrionandia.......................................607,5
  • Gorka Pagonabarraga Agorria....................................604,5
  • Unai Mendiburu Valor...............................................600
  • Maite Sarasola Isazelaia...........................................562
  • Enare Muniategi Etxabe...........................................552

Saioan gai-jartzaile beharretan Igor Menika Bengoetxea ibili da. Epaile, ostera, ondokoak izan dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanak Itxaro Juaristi Olaetxea egin ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu