Antzerki inprobisatua berbagai Hitzetik Hortzeran

Bizkaie! 2025-10-29 11:14   Bertsolaritzea

Bestalde, Beasaingo eta Zeanuriko bertsoaldiak ikusteko aukerea izango da.

Hitzetik Hortzerako konbidadua Egoitz Aizpuru da. Gipuzkoako Herriartekoan Oñatiko taldeko gai-jartzailea izan zan 1999an eta ondoren, urte askoan ibili izan zan gai-jartzaile lanetan.

Gero, antzerkia probau eban eta antzerkiaren barruan, antzerki inprobisatua. Hori lantzeko ikastaro batzuk egin zituan Madrilen. Joan-etorrian ibili ondoren, berton geratzea erabagi eban, formazinoa jarraituz. Gaur egun, aktore inprobisatzaile izateaz gan, antzerki inprobisatuko irakaslea da Bilbon. Antzerki inprobisatuak eta bertsolaritzeak dituen antzekotasunei buruz berba egingo dabe Aizpuruk eta Mirari Martiarena saioko aurkezleak.

Esan bezela, urte asko egin zituan Aizpuruk gai-jartzaile lanetan. Halanda ze, urte horreek be gogoratuko ditue zapatuko programan: txapelketako gai-jartzaileen batzarrak edota Hamaika Bertute taldean egindako esperimentuak izango ditue hizketagai.

Beasaingo Jaialdia eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketea

Astero lez, bertsoek be tartea izango dabe Hitzetik Hortzeran.

Batetik, Beasaingo Arrano Alkarteak urtero atontzen dauen jaialdiko bertsoaldiak izango dira programan. Maitane Legarretak egin zituan gai-jartzaile lanak eta bertsotan ibili ziran Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Amets Arzallus, Igor Elortza, June Aiestaran eta Nerea Ibarzabal.

Bestetik, Bizkaiko Bertsolari Txapelketea finalerdietan sartu da eta asteroko jarraipena egingo dau Hitzetik Hortzerak. Zeanurin izan zan lehen finalerdia eta hango bertsoaldiak eskainiko dira. Bertsotan ibili ziran Aissa Intxausti, Aitor Bizkarra, Bittor Altube, Imanol Uria, Jone Uria eta Oihana Bartra, Beñat Vidal gai-emoilearen gaiei erantzunez.

Hitzetik Hortzera: zemendiaren 1ean, gaueko 21:00etan, ETB1en.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu