Eneko Lazkozek irabazi dau Agoitzeko saioa

Bizkaie! 2025-11-03 08:13   Bertsolaritzea

Hurrengo saioa Leitzan izango da, zemendiaren 8an.

Agoitzen jokatu da 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa, Kultur Etxean batu diran 190 entzule ingururen aurrean. Sei bertsolari ibili dira kantuan, zozketeak erabakitako ordenean: Eneko Lazkoz Martinez, Saioa Alkaiza Guallar, Eki Mateorena Zozaia, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Endika Legarra Nuin, Julen Zelaieta Iriarte. Zigor Gartzia Zian ibili da gai-jartzaile lanetan. Epaileak, barriz, ondokoak izan dira: Cesar Etxeberria, Joseba Beltza, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Patxi Barberena. Nafarroako Bertsozale Alkarteak atondu dau saioa, Agoizko Udalagaz alkarlanean.

Saioko ariketa puntuagarri guztiak eginda, Eneko Lazkozek eskuratu dau puntu gehien (508,5): halanda ze, saioa irabazi eta zemendiaren 29an Iruñean jokatuko dan finalerako sailkatu da. Haren atzetik gelditu dira Saioa Alkaiza Guallar, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Eki Mateorena Zozaia, Julen Zelaieta Iriarte eta Endika Legarra Nuin. Hau izan da beraz saioak itxi dauen sailkapena:

  1. 1. Eneko Lazkoz Martinez (508,5).
  2. 2. Saioa Alkaiza Guallar (496,0).
  3. 3. Ekhiñe Zapiain Arlegi (494,0).
  4. 4. Eki Mateorena Zozaia (488,5).
  5. 5. Julen Zelaieta Iriarte (458,5).
  6. 6. Endika Legarra Nuin (441,0).

Hurrengo zapatuan jokatuko da bigarren finalaurrekoa, Leitzan. Hirugarrena eta azkena, barriz, zemendiaren 16an izango da, Tafallan. Sarrerak salgai dagoz www.bertsosarrerak.eus atarian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu