Bilbon hasiko da XXXIII. Bertsolari Gazteen BBK Sariketea

Bizkaie! 2025-10-28 08:01   Bertsolaritzea

Zemendiaren 3an, Urretxindorra Ikastolan.

Juanjo Respaldiza, Maite Sarasola, Igor Menika eta Koldo Bilbao. | Ikusi handiago | Argazki originala

Badator 2025eko Bertsolari Gazteen BBK Sariketea. Zemendiaren 3an izango da lehenengo kanporaketea Bilboko Urretxindorra Ikastolan eta abenduaren 5ean jokatuko da finala Zornotzan, Zelaieta Zentroan. Aurkezpenean egon dira Igor Menika Bizkaiko Bertsozale Alkarteko eragilea, Koldo Bilbao BBKko Kultura arloko arduraduna, Juanjo Respaldiza Bizkaiko Ikastolen Alkarteko koordinatzailea eta Maite Sarasola bertsolaria.

Egiturea

Bertsolari Gazteen BBK Sariketea taldekako txapelketea da eta talde bakotxean, hiruzpalauk kantauko dabe, moltso bitan:

  • A mailan: 18 urtera arteko hiru bertsolari. Zortzi taldek hartuko dabe parte.
  • B mailan: 19 urtetik 25 urtera arteko hiru bertsolari. Bost bikote izango dira.

Kanporatze sistemako txapelketea da: lau kanporaketa, finalaurreko bi eta finala izango ditu. Saio bakotxean puntu gehien batzen dituan moltso bakotxeko bikoteak egingo dau aurrera. Ondorengoak dira saioak: 

Lehenengo faseko saioak goizez izango dira eta Lehen Hezkuntzan bertsolaritzea egiten dabizen ikasleek izango dabe saioak entzuteko aukerea. 

Finalaurrekoak eta finala, barriz, arratsaldez izango dira. Atontzaileek, batez be, saio horreetarako joateko deia egin dabe: Euskaltegietako ikasleak animetan ditugu eta horreekaz batera, baita publiko zabala be, saio bereziak izango diralako. Finala abenduaren 5ean izango da, Zornotzako Zelaieta Zentroan.

Sariak

A mailakoek Elkar bonoa izango dabe sari moduan eta hirukote txapeldunak, txapela. Bestalde, B mailakoek sari ekonomikoa be izango dabe eta bikote txapeldunak, txapela. Gainera, kantaera onenaren saria be egongo da.

Dana dala, azken urteetan egindako moduan, danontzako saria be egongo da. Atontzaileek aparteko garrantzia emon deutse bertso-eskoletako gazteen saretzeari, beraz, parte-hartzaileentzako bertso egonaldia egingo da zemendian, besteak beste, bertso-eskola eta egun osoko plana izango ditue gazteek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu