Abadiñon jokatuko da finalaurrekoen bigarren saioa
2025-10-28 10:59 BertsolaritzeaEskuratu sarrerak hemen.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketea finalaurrekoetan dago: halanda ze, domekan, zemendiaren 2an, finalauarrekoen bigarren saioa jokatuko da. Abadiñoko Probalekuan izango da, arratsaldeko 17:00etan.
Saioan, ondoko sei bertsolari honeek ibiliko dira:
- Aitor Etxebarriazarraga Gabiola.
- Enare Muniategi Etxabe.
- Gorka Pagonabarraga Agorria.
- Maite Sarasola Isazelaia.
- Txaber Altube Sarrionandia.
- Unai Mendiburu Valor.
Saioko irabazlea zuzenean pasauko da finalaurrekoen bigarren bueltara. Gainontzekoak, barriz, puntuazinoaren arabera.
Saioan gai-jartzaile beharretan Igor Menika Bengoetxea ibiliko da. Epaileak, ondokoak izango dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea egongo da.
Sarrerak
Sarrerak salgai dagoz bertsosarrerak.eus atarian. Saioaren egunean oraindino be sarrerarik baleu, Probalekuko txarteltegian egongo dira, 16:30etik aurrera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
