'Bizkaiko Plazan alkartuko gara' lelopean hasiko da domekan Bizkaiko Bertsolari Txapelketea

Bizkaiko Bertsozale Elkartea 2010-10-08 11:54   Bertsolaritzea

Bertsolariak beti izan dau plazea eta plazeak beti emon dau zalea, eta zaletik etorri da bertsolaria, eta zirkulua bueltaka hasten da bapatean baina inoz ez ezerezetik. Jente askoren beharra dago bapatekotasunaren atzean. Zirkulu horretan sartuko dira bertsozaleak domeka honetan, urriak 10, eta bertan iraungo dabe abenduaren 18ra arte, finalera arte.

Aspalditik dakigu ez gagozala bakarrik munduaren plazan. Ikasi genduan bazirala inprobisatzaileak kultura, kontinente eta maparen makinatxu bat bazterretan. Eta halanda be, lehenago be, ez gengozan bakarrik.

Bertsolariak beti izan dau plazea eta plazeak beti emon dau zalea, eta zaletik etorri da bertsolaria, eta zirkulua bueltaka hasten da bapatean baina inoz ez ezerezetik. Jente askoren beharra dago bapatekotasunaren atzean.

Bakarrik ez. Derrigorrean ez bada behintzat, bakarrik ez. Bertsoak laguna behar dau: belarri parea, entzuteko; bihotz bat, taupadak ipinteko; ezpanak irribarreak okertu dagiazan; garuna, behin eta barriro barria izan daiten.

Bakarrik ez. Ez gagoz bakarrik. Eta ez gara plazan gabilzan bakarrak. Guk berbea jarten dogun lekuan jarten dabe beste batzuek kolorea, erritmoa, doinua… Bat egiten dogu batzuetan eta horma berean errimetan dogu, erritmo berean inprobisetan, doinu berean pentsetan dogu. Bapatean.

Ez da txapelketea bakarrik. Plazea da. Plazea ez dalako espazio jakin bat, eraikuntza konpartidu bat baino.

Ez gara bakarrak. Ez gagoz bakarrik. Plazan alkartuko gara.


Irudia eta sintonia

Plazan bapatean kolorea ipinten daben horretakoa da Garikoitz Arregi graffitigilea eta berak egin dau txapelketako irudia. Bat-batean erritmoa ipinten, ostera, Aitor Etxebarria El Txef A DJa ibilten da eta berak egin dau txapelketako sintonia.


Egiturea

2010ko txapelketeak aurreko urteetako egitureari eutsiko deutso. Udabarrian Eskualdeetako Txapelketak izan ziran eta orain, udagoienean, ostera, Bizkaiko Txapelketea.

Egiturea hauxe izango da:

Eskualdeetako Txapelketak: apiriletik bagilera bitartean izan ziran Eskualdeetako Txapelketak eta honako honeek dira zortzi txapeldunak: Arratia: Eñaut Intxaurraga; Bilboaldea: Oihana Bartra; Busturialdea: Xabier Enbeita; Durangaldea: Miren Amuriza; Enkarterria: Ion Barrocal; Lea-Artibai: Joseba Artza; Uribe-Butroe: Mikel Goiriena; eta Uribe Kosta: Jone Uria.

5 Kanporaketa

- Urriak 10: Oihana Bartra, Xabier Enbeita, Julen Erezuma, Itxaso Paia, Ander Elortegi, Julen Sololuze. Gai-jartzaileak: Maite Berriozabal. Mungiako Olalde aretoan, 17:30ean.

- Urriak 17: Joseba Artza, Asier Legarreta, Iker Belaustegi, Iñaki Iturriotz, Lander Ibarluzea, Jone Uria. Gai-jartzailea: Bernar Mandaluniz. Balmasedako Klaret antzokian, 17:30ean.

- Urriak 24: Mikel Goiriena, Gorka Ostolaza, Arrate Illaro, Ibon Ajuria, Xabat Galletebeitia, Peru Vidal. Gai-jartzailea: Leire Bilbao. Aulestiko kiroldegian. 17:30ean.

- Zemendiak 7: Eneko Arrate, Jon Barrocal, Beñat Ugartetxea, Olatz Ibarluzea, Gorka Lazkano, Eñaut Uruburu. Gai-jartzailea: Zuriñe Iarritu. Getxoko Goibela kiroldegian, 17:30ean.

3 Finalaurreko

- Zemendiak 21: Etxahun Lekue, Onintza Enbeita, Balmasedako irabazlea, Aulestiko irabazlea, puntuazinoz laugarrena eta puntuazinoz zazpigarrena. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal. Durangoko Landako gunean, 17:30ean.

- Zemendiak 28: Iratxe Ibarra, Arkaitz Estiballes, Igorreko irabazlea, puntuazinoz bigarrena, puntuazinoz hirugarrena eta puntuazinoz seigarrena. Gai-jartzailea: Bernar Mandaluniz. Zornotzako Zelaieta zentroan, 17:30ean.

- Abenduak 5: Fredi Paia, Getxoko irabazlea, Mungiako irabazlea, puntuazinoz lehenengoa, puntuazinoz zortzigarrena eta puntuazinoz bosgarrena. Gai-jartzailea: Zuriñe Iarritu. Gernikako Jai-Alai frontoian, 17:30ean.

- Finala: BECen, abenduaren 18an, 17:30ean


Parte-hartzaileak

Bizkaiko Txapelketan parte hartzeko hiru era dagoz: aurreko urteko finalista izatea, inoiz finalista izandakoa izatea edota Eskualdeetako Txapelketetatik sailkatzea.

1.- 2008ko Bizkaiko Txapelketako finalistak. Bostek emon dabe izena: Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Iratxe Ibarra, Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia. Zuzenean finalaurrekoetara sailkatuko dira bost honeek.

2.- 2008 baino arinagoko txapelketetan finalista izandakoak. Bakarrak emon dau izena: Ibon Ajuria. Kanporaketa fasean sartuko da Ajuria.

3.- Udabarrian jokatu ziran Eskualdeetako Txapelketatik sailkatutakoek: Joseba Artza, Mikel Goiriena, Oihana Bartra, Miren Amuriza, Ion Barrocal, Jone Uria, Xabier Enbeita, Gorka Lazkano, Eneko Abasolo 'Abarkas', Gorka Ostolaza, Iñaki Iturriotz, Ander Elortegi, Beñat Ugartetxea, Eñaut Urubur, Itxaso Paia, Olatz Ibarluzea, Eneko Arrate, Xabat Galletebeitia, Lander Ibarluzea, Iker Belaustegi, Arrate Illaro, Ortzi Garitano, Joanes Igeregi, Julen Sololuze, Peio Ormazabal, Peru Vidal, Beñat Vidal, Asier Legarreta eta Julen Erezuma. Ordezkoak: Jokin Castañoseta Irati Astondoa.


Egin beharreko lanak

Kanporaketetan eta ordena honetan:

• 8ko nagusian ofiziotan 3na bertso
• 8ko txikian ofiziotan 3na bertso
Bakarkako lana
• Puntua emonda bertso bat zortziko txikian.
• Puntua emonda bertso bat zortziko txikian
• Kartzelako lana: Gai bati buruz hiru bertso doinu/neurri librean

Saioko irabazleak ziurtatuta dauka finalaurrekoetarako pasea, gainontzekoak,

Puntuazinoaren arabera izango dabe finalaurretara pasatzeko aukerea.


Finalaurrekoetan eta ordena honetan:


• 8ko nagusian ofiziotan 3na bertso
• 8ko txikian ofiziotan 3na bertso
• 10 txikian ofiziotan 3na bertso
Kartzelako lana:
• Puntua emonda bertso bat zortziko txikian.
• Puntua emonda bertso bat zortziko txikian.
• Gai bati buruz hiru betso doinu/neurri librean.

Saioko irabazleak finalerako pasea lortuko dau. Gainontzekoak puntuazinoaren arabera izango dabe finalera pasetako aukerea.


Finalean eta ordena honetan:

A atalean:

• 8ko nagusian ofiziotan 3na bertso
• 8ko txikian ofiziotan 3na bertso
• 10eko txikian ofiziotan 3na bertso
Bakarkako lana:
• Puntua emonda bertso bat zortziko txikian.
• Puntua emonda bertso bat zortziko txikian.
• Gai bati buruz bertso bi doinu/neurri librean.

B atalean:

• 8ko txikian ofiziotan 3na bertso
• Hiruna bertso ofiziotan, 'Aizak hi mutil mainontzi' neurrian.
• Kartzelako lana: gaia emonda hiru bertso doinu/neurri librean.

Lehen atalean puntuazino gehien lortu daben biak pasauko dira bigarren atalera. Saio guztiko puntuazinoak, hau da, bi ataletakoak metatuko dira txapelduna erabagiteko.


Epaimahaia

Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak izentau dau epaimahaia eta honako honeek osotuko dabe: Mirari Azulak, Jurgi Fuentesek, Iñigo Gojenolak, Josu Telleriak, Gorka Intxaurbek, Ainhoa Munitxak, Moises Enbeitak, Iñaki Aurrekotxeak eta Asier Ibaibarriagak. Talde honetatik sei aukeratuko ditue epaimahaiko kide ofizial moduan eta ordezko bi.

Miren Itziar Basterretxea ibiliko da idazkari lanetan.


Gai-emoile eta aurkezleak

Maite Berriozabal, Zuriñe Iarritu, Leire Aurrekoetxea, Leire Bilbao eta Bernar Mandaluniz.


Talde antolatzailea

Moises Enbeita, Joseba Etxebarria, Karmelo Uriarte, Oihane Goioaga, Asier Ibaibarriaga, Maite Berriozabal, Goizalde Atxutegi, Irati Erkizia, Amaia Errasti, Jokin Castaños, Irune Soto, Leire Markuerkiaga, Miren Itziar Basterretxea eta Zihara Enbeita. Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza Batzordearen menpe dago talde hau.


Komunikazino taldea

2008ko txapelketan legez, aurten be Bizkaiko Bertsozale Elkarteak komunikazino taldea sortzea ezinbestekotzat jo dau. Txapelketako eragileagaz (Leire Markuerkiaga) eta komunikazino arduradunagaz (Zihara Enbeita) batera, kazetariek edota komunikazino eta irudiagaz lotutako bestelako profesionalek osotzen dabe. Maite Berriozabalek, Iñaki Iturriotzek, Izaskun Ellakuriagak, Aitor Abaroak eta Ibon Izak, hain zuzen be. Antolatzaile taldearen pean egingo dau lan komunikazino taldeak.


Babesleak

Bizkaiko Bertsozale Elkartea da txapelketa honen antolatzailea, baina esan behar da ezinezko izango jakula maila honetako txapelketea antolatutea, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k emoten deuskuen laguntzino barik. Aitatzeko da, baita be, lekuan lekuko Udalen laguntzinoa, saioen zabalkundean lagungarri doguzan komunikabideena zein bertso-eskolena.


Webgunea

www.bizkaikotxapelketa.biz helbidean topauko dozue txapelketearen ganeko informazino osoa eta eguneratua. Bizkaiko Bertsolaritzearen plaza izatea da oraingoan be helburua eta horretarako PLAZA izeneko sare propioa sortu dogu bertsozaleek euren bideo, argazki eta bestelakoak plazaratzeko, beti be Bizkaiko bertsogintzeagaz lotutakoak.

Saioetako sarrerak be aurretiaz Internet bidez erosteko aukerea izango da. Txapelketako webgunetik bertatik erosi daitekez edo zuzenean www.bertsosarrerak.eu webgunean. Eskualdeetako Txapelketetan moduan gure telebista berezia izango dogu webgunean, Kopla Barik TB. Oraingo honetan ganera barritasunakaz. Transmisinoak be atal propioa izango dau. Hezkuntza arautuko zein bertso-eskoletako mobimentuak zuzenean eragiten dauelako plazetan eta txapelketan. Eta zelan ez, bertsolaritzearen katerik eten ez daiten, funtsezkoa da transmisinoa. Antton Alberdik egin dau webgunearen diseinua eta hauxe da, besteak beste bertan topauko dozuena: txapelketearen historia; txapelketako saioen egutegia, egin beharreko lanak eta sailkapen eguneratua; parte-hartzaile bakotxaren argazki eta biografia; epaileen zein gaijartzaileen ganeko informazinoa, albisteak, bideoak (Kopla Barik tb) zein argazkiak; Bizkaiko Bertsozale Elkarteko transmisio sailaren atala; saioetako sarrerak; PLAZA sarea; Bizkaiko bertsolaritzeagaz zerikusia daben saio, berbaldi etabarren agenda eguneratua; prentsarentzako atala; eta eskualdeetako txapelketetan moduan Facebook eta Twitter bidez izango da txapelketea beste era batera jarraitzeko aukerea; plazanalkartukogara da facebook orria eta twitter-en bizkaikoplazan izenagaz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu