Nafarroako Euskerazko Hedabideok eretxi publikoari
2009-10-09 11:50 Euskerea berbagaiNafarroako Gobernuak bigarren urtez blokeau dau euskerazko hedabideontzako diru-laguntzetarako gordeta egoan partidea. Euskarabideak garagarrilean agindutako 240.000 euroko diru-partidea ezerezean gelditu da, Nafarroako Gobernuaren barruko Institutuak ez dauelako deialdia garaiz argitaratu.
Santurtziko XXX. Nazinoarteko Antzerki Jaialdiak 24 ikuskizun eskainiko ditu urriaren 23tik zemendiaren 28ra
2009-10-09 10:46 KultureaBizkaiko zaharrena dan jaialdiak, 30 urte beteko ditu aurten eta 24 ikuskizun esakiniko ditu, horreetatik 19 antzokian. Besteak beste, 'Rigoletto' operea, Brasilgo Cia. Quasar-en jantza garaikideko ikuskizuna eta Carlos Beren 'Pilcik' ikuskizunaren erabateko estrainaldia izango dira.
Galeusca'09 Arantzazun 'Literatura txikiak, erronka handiak' izenburupean
2009-10-08 18:37 jardunaldiakEuskal Idazleen Alkarteari jagoko aurten Galeusca antolatzea. Arantzazun izango da, urriaren 9, 10, 11 eta 12an, 'Literatura txikiak, erronka handiak' izenburupean.
Trenaren Euskal Museoak XV. urteurrena ospatuko dau zapatuan tren historikoen bost zikulazino eskainiz
2009-10-08 14:55Trenaren Euskal Museoak 15. urteurrena ospatuko dau datorren zapatuan, urriaren 10ean. Hori dala eta, EuskoTrenek jarduerez beteriko jardunaldi berezia antolatu dau, eta horreen artean tren historikoen bost zirkulazino berezi eskainiko dira, Azpeitian dagoan Trenaren Euskal Museoaren eta Lasao artean (Gipuzkoa).
BLV-ART, Bilbo Zaharra bizibarritzeko egitarau kulturala martxan gaurtik
2009-10-08 12:21 jardunaldiakAbanguardiako arteak Bilboko kaleak hartuko ditu Bilbo Zaharra Kulturarako Zubia programearen hirugarren edizinoari esker. Aurten, sortzaile gazteen lanak ezagutarazotea da helburua eta, horretarako, egitarau barritzailea preparau dabe antolatzaileek. Horretarako, izen esanguratsua jarri jako edizino barriari: BLV-ART.
Eskaneautako euskerazko testuak lantzeko sistemea garatu dau HPSk
2009-10-08 11:31Jaurlaritzearen webgunean, HPSk euskeratutako beste hainbat software guztion eskura jarten dituan gunearen plugin-ak atalean, Tesseract-OCRopus euskaraz tresna informatikoa jarri dau erabiltzaile guztion eskura.
Bilboko Udalak uriko merkatariei zuzendutako euskera ikastaroak jarri ditu martxan, HABEgaz alkarlanean
2009-10-07 18:36 Euskerea berbagaiIkastaroak Biribilko proiektuaren barruan dagoz. Proiektua Euskara Sailak jarri dau martxan, Lan Ekintza udal soziedadearen eta Bilbao Dendak alkarteagaz alkarlanean, bi helburugaz: euskerearen erabilerea normalizetako prozesua uriko merkataritzan bultzatzea eta eskaintzaren eta eskariaren arteko merkataritza komunikazinoan euskerea presente egon daiten saiatzea.
'Errazetak' Andoni Lupiañez eta Eneko Atxaren eskutik
2009-10-07 17:54Umeak suetera erakarri, suetea jolastoki eta familiaren topagune bihurtu, guraso eta seme-alaben arteko hartu-emonak hobetu eta, bidebatez bertoko kalidadeko produktuak sustatzeko asmoz sortutako liburua da 'Errazetak'.
Jabier Muguruzaren hamargarrena: 'Taxirik ez'
2009-10-07 15:09 MusikeaJabier Muguruzaren izaera dotorea, sentibera eta lasaia islatzen dauen hamargarren diskoak, 'Taxirik ez', gaur goizean ikusi dau argia. Testu poetikoak eta doinu zorrotzak konbinetan ditu lan barrian eta 'ikuspuntu barriagaz nator, intimismotik urrundu egin naz eta leihoak zabaldu gura izan dodaz argia ikusi ahal izateko', azaldu dau autoreak.
Bidaiariaren Txokoak berbaldiak, erakusketak, musikea eta ikusentzunezkoak dakarz
2009-10-07 12:00VI. 'Bidaiariaren Txokoa' ekimenak kultura, ohitura eta jente desbardinak hurreratu nahi ditu bidaien bitartez eta horretarako, Txurdinagako polikiroldegiaren ondoan dagoan Begoñako Udaltegian, berbaldiak, ikusentzunezko emonaldiak, erakusketak, tailerrak eta kontzertuak be izango dira urrian eta zemendian.
Trikiti-pieza gogoangarrien liburua eta CDa argitaratu dabe
2009-10-07 11:48 MusikeaTrikitixearen irakaskuntzarako materiala sortzeko bidean, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak 1980ko eta 1990eko hamarkadatan gehien entzundako trikiti-piezakaz osoturiko partitura-liburua kaleratu dau. Liburuagaz batera, kantu originalak batzen dituan CDa be eros daiteke.
Seguran ospatuko da domekan Euskal Herriko XXXIII. Jantza Txapelketea
2009-10-07 11:19 KultureaEuskal Herriko XXXIII. Jantza Txapelketea jokatuko da datorren domekan, urriak 11, Seguran (Gipuzkoa). Punta-puntako 12 bikote izango dira nor baino nor oholtza gainean: hiru arabar, bi bizkaitar eta ganerakoak gipuzkoarrak.
Getxo, euskal antzerki produkzinoaren erakustoki
2009-10-06 18:24 KultureaUrriaren 9tik 24ra, Getxo euskal antzerki produkzinoaren erakustoki bilakatuko da 27. Antzerki Jardunaldien eskutik. Aurten genero guztien eta publiko guztietarako 14 antzezlan eskainiko ditue beste horrenbeste euskal antzerki taldek.
Badator Euskaltzaindiak argitaratu eta Bernardo Atxagak zuzenduko dauen 'Erlea' kultur aldizkari barria
2009-10-06 17:23 kulturbiz'Erlea' kultur aldizkari barria aurkeztuko dabe eguenean Donostiako Kursaalen, 11:30etan. Aldizkaria Euskaltzaindiak argitaratuko dau eta Jose Irazu 'Bernardo Atxaga' idazle eta euskaltzain osoa da zuzendaria. Pamiela argitaletxea arduratuko da edizinoaz eta diseinuaz.
Japongo musikea, III. Mangamore Kultura Japoniarraren Jaialdiaren ardatza
2009-10-06 15:38 jardunaldiakMangamore eta Kultura Japoniarraren III. Jardunaldiak urriaren 8tik 12ra bitartean egingo dira Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan. Japongo musika mobimentuak eta estiloak izango dira edizino honetako ardatza.
Berbalagun egitasmoa abian Uribe Kostan
2009-10-06 15:02 Euskerea berbagaiIgaz 60 persona inguruk hartu eben parte proiektuan eta euskeraz berba eginez, zaletasunak konpartiduz eta jente barria ezagutuz, euskeraz berba egiteko gaitasuna garatu eben.
Bilboko Udalak antolatutako ikastaro eta tailerretako ia 6.600 plazetatik % 94 bete dira
2009-10-06 14:52Amaitu da Bilboko Udalak antolatutako udal ikastaro eta tailerretan izena emoteko epea, eta ia plaza gehienak bete dira. Holan, 324 ikastarotan eskainitako ia 6.600 plazen % 94a bete da. Ikastaroak lau kategoriatan banatzen dira: 'Gizonen eta emakumeen arteko bardintasunaren aldeko tailerrak', 'Kultur tailerrak', 'Osasuna adinekoentzat' eta 'Aisia eta kirol jarduerak'.
Eurobaskek Kazetaritzako II. Saria deitu dau
2009-10-06 10:25Eurobask Europako Mobimentuaren Euskal Kontseiluak bigarren urtez deitu dau Kazetaritzako Eurobask Saria, kazetariei, idazleei edo ikertzaileei zuzenduta. Lanak aurkezteko epea 2010eko urtarrilaren 30ean amaituko da, erakundeko iturriek jakinarazo dabenez.
Abogadua kanonaren kontra: ekin eta irabazi
2009-10-05 18:49Sevillako Merkatal Arloko Lehenengo Epaitegiak emondako epaia ez da bape pozteko modukoa izan SGAErentzako. Ez diru larregi kendu deutsielako, euren kontrako epaia izan dalako baino (eta, akaso, epai-eredu moduan har daitekelako).






Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...