Ahoa josita

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2010-12-10 09:20   Bertsolaritzea

Ez dot izenik emongo, baina bertsolari asko gustau jataz Txapelketan. Finaletik kanpo dagozanak eta finalean egotea merezidu dabenak, be bai. Bertsoa janzten daben bertsolariak, natural-natural, azkenengo puntu indartsua barik, baina bertsoa goitik behera ekarten dabenak, hain zuzen be. Eurak barik, bertsoa galdua da.

Ahoa josita daroadaz hilebeteak. Aurten epaile-beharrak egitea tokau jatanez, Bizkaiko Bertsolari Txapelketea martxan dagoan bitartean, txintik be ezin neike esan. Hori bai, inork ez deust galazo artikulu erdikin bat egitea, artikulu ligth bat egitea.

Udabarrian hasi ziran eskualdeetako txapelketak; udako bakazinoen ostean, final-laurenak eta lehengo astean akabau ziran finalaurrekoak. Jentea, betiko moduan, bertsolarien alboan egon da. Finalaurreetan, esate baterako, jente partidea batu da Durango, Zornotza eta Gernika-Lumoko saioetan. Eskerrak emotea baino ez jaku toketan.

Finala be bertan daukagu eta bertako zortzikoteko erdiak arpegi barriak izango dira aurtengoan. Andoni Egañak Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaleko azken agurrean kantau euskun legez, 'naturala horixe da'. Naturala izan leiteke, egun bateko suertea dalako; naturala izan leiteke, norbera ez dagoalako bere nibelik onenean edo gazteak atzetik fuerte datozelako, beste barik. Ganera, bertsoa futbola baino gehiago da; horregaitik ez daukagu hooligan-ik... ala bai?

Ez dot izenik emongo, baina bertsolari asko gustau jataz Txapelketan. Finaletik kanpo dagozanak eta finalean egotea merezidu dabenak, be bai. Bertsoa janzten daben bertsolariak, natural-natural, azkenengo puntu indartsua barik, baina bertsoa goitik behera ekarten dabenak, hain zuzen be. Eurak barik, bertsoa galdua da.

Ederto dakizue hil honen 18an BECen izango dala finala. Kantetan: Onintza Enbeita, Miren Amuriza, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes, Jone Uria, Eneko Abasolo 'Abarkas', Pello Ormazabal eta Beñat Ugartetxea. Bertan alkartuko gara danok, jente askoren debaldeko beharrari eskerrak.

Badakizue, ondo pasau eta, akordau ezkero, epaileei be txalo egin.

Erantzunak

Aitor Bilbao 2010-12-10 16:19 Erantzuna | #1

Artikulu lighta egin dozu, bai. Coca Cola lightak lez, honek ez dauka kaloria bat bera bez. Txapelketea amaitzen danean, ea MacDonalds harro egoteko moduko artikulu kalorikoren bat idazten dozun, emon dozuzan puntuak justifiketan.

Bitartean, gurago neban epaileei txalo joteko aukerea emon izan bazeunsku, egiteko baino.

Iturralde 2010-12-11 18:16 Erantzuna | #2

Beti berdinak kejatzen ibiltzea be...

Goizalde Atxutegi 2010-12-13 12:55 Erantzuna | #3

Athletic zale eta bertsozalea naiz ni. Saioak eta partiduak lehengo minututik azken minutura BIZI egiten dituen hooligana.

San Mamesera joaten naizenean, partidua hasi baino lehenago, ez diot arbitroari txalorik jotzen, baina horrek ez du esan nahi txistu jotzen diodanik. Ni ez noa arbitroa animatzen, nahiz eta bere lana eskertu eta baloratzen dudan. Beraz, txapelketan epaileei, bertsoaren arbitroei, ez diet txalorik egiten.

Ta futbolagaz jarraituz, partidu garrantzitsu baten ostean kroniketan ez denean arbitroari buruz hitzegiten seinale ona da beti: bere lana ondo egin duenaren seinale.

Zapatuan, Bizkaiko bertsolaritzaren, bertsozaleen festa da. PLAZAN ALKARTUKO GARA!

Miren Ibarluzea 2010-12-15 00:19 Erantzuna | #4

Nik neuk (2 silabatan) be okerra egin dot aurrekoan, \"tzean\"-ek bi silaba daukaz bai, baina artikuluan 1 esan gura neban...
Akatsa izan da. Barkatu ba.
Amen.

Miren Ibarluzea 2010-12-17 11:08 Erantzuna | #5

Katue, badakizu sorginek be katu itxurea hartuten dabela?
Ni neu, berbarako, Getxoko taldetik kanporakoa naz, ALBEko bertso eskolakoen jarrerea desgokia iruditu jatanean kritikau izan dodaz, baina beti bere aurpegia emonda eta eurak neure iritziaren jakitun zirala. Ondo egin dituezan gauzak, ostera, txalotu egin izan dodaz. Ez daukot nire burua inoren Hooligantzat, ezta gura be.
Nire iruzkina idaztean ez neukan persona bakar bat buruan... baina, zergaitik pentsau dozu zuk, katue, persona jakin baten ganean gabizala? Ez ete zagoz pitin bat \"obsesionatuta\"? Arlo personlaletik baino bertsoaren alderdi profesionaletik berba egin behar dan ustekoa naz. Susmoa dot azken iruzkin horretan ez dala holan egiten. Halantxe sortzen dira \"eskualde\" zein \"\"taldeen\" arteko gorrotoak, eta zeu horreri su emoten zatoz, BERTSOAZ eta TXAPELKETAZ gogoetea egitera baino gehiago.
Beti kejaz gabizan honeek (hau ez dau Katuek esan, Iturraldek baino, Euskal Herrian egon daitekezan ehunka Iturralderen batek, horrek be katu itxurea hartu dau) bertso alorrean txapelketaz haratago bere bagabiz, eta txapelketan ahal dogun neurrian parte hartzen dogu (kazetari legez, artikuluak geure izenez firmauta... zeuek legez, espero dot), txarto iruditzen jakuzan arloak hobetu leikezan esperantzeagaz; bertsoeskoletako kideak gara, bertso-ekitaldietara joaten gara, saioak antolatuten doguz, ikerketea egiten dogu bertsoaren inguruan... Dabilena kejau leikela esaten da, ezta?. Hori bai errespetuz egitea da egin beharrekoa, itxurazko \"gorroto\" barik.
Finalean epaileek suertea euki dagiala dinozu, eta atzera nator neu epaileen kontuagaz: suerterik ez, epaileek euren lana behar dan moduan egin dagiela, eta bertsoaren kalidadea neurtu ostean bertsorik onenak kantaten dituanak irabazi dagiala.

Goizalde Atxutegi 2010-12-17 15:09 Erantzuna | #6

Nik dakidala hemen ez dau inork iritzirik eman ALBEren izenean. Baina katue-k erraz identifikatu nau \"getxoztar\" moduan (bide batez, sopeloztarra naiz ni!!!). Benetako izena jartzeak honelakoak dakarz. Nik zu identifikatzeko arazo handiagoak dekodaz, katu asko dauz munduan :) Aurreko biek ederto erantzun dotsue. Ni pozik noa finalera eta pozik nago urteko lanagaz, txapelketagaz eta nire bizitzagaz :) Hala, musu bat danontzat ta zapaturarte!

jamon york 2010-12-17 17:45 Erantzuna | #7

Animo jone!

jamon york 2010-12-17 17:51 Erantzuna | #8

Animo Fredi! Urte bi barru iribaziko dogu Bizkaiko txapela, ekine baragarrie da eta!

Andres Garcia GoikoleaTire, emoten deu gauzek argituten dabizela. Batzuek ulertu ezin diran puntuazi 2010-12-17 18:42 Erantzuna | #9

Tire, emoten deu gauzek argituten dabizela. Batzuek ulertu ezin diran puntuazinoak ulertuteko zergaitiek emoten hasi dira, gorrotoa eta enbidia. \"Cura de umildad\", orduen, izakereagatik puntuetan jake bertsolariei? Ondo dau jakitea. Baina neuk gurago dodaz, Frediren modukoak, sarriten konforme egon ez arren be, gauzak aurpegira eta euren izenean esaten dabezanak. Eta ez katuen moduen, seguru esan dauzenak esan eta gero Fredirengana irribarretsu joango dala mesede bat behar dauanean. Ha, eta ni Fredi ume mokoa zala ikusite nau Arriagako jesarlekuetan Bizkaiko finalak entzuten, iguel entzule lurtar ixen da Katue baizen gehautan. Zapatuen ni enoa, txapelketan gogaitu iten naz, eta \"humildeakaz\" ,gehau.

jamon york 2010-12-17 20:23 Erantzuna | #10

jamon york = xabi paia

Iraide Olalde 2010-12-18 05:49 Erantzuna | #11

Intxaurbe, zertarako idatzi dozu hau testua?
Bastante tristea, egia esan.
Eizu zeure beharra ondo eta holan ez bada ba emon azalpenak, ados, baia ganoraz.

Xabier Paya Ruiz 2010-12-26 17:38 Erantzuna | #12

(Aklarazino bat, komentariorik ez) Neronek, Xabier Fidel Paya Ruizek, \"Paya\" idazten dot neure abizena, \"Paia\" baino. http://blog.eitb24.com/curiosidades/2006/12/17/ixabi-paia-o-xabi-paya-/

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu