Finalisten eta txapelketea jarraitu daben entzuleen gaztetasuna nabarmenduz jokatuko da finala hilaren 18an, BECen

Bizkaie! 2010-12-13 16:39   Bertsolaritzea

Beñat Ugartetxea, Onintza Enbeitia, Miren Amuriza, Etxahun Lekue, Jone Uria, Arkaitz Estiballes, Eneko Abasolo eta Peio Ormazabal bertsolariak izango dira finala jokatuko dabenak. Hitzordua, datorren zapatuan, hilaren 18an, arratsaldeko 17:30etan, Barakaldoko BECen.

Gaur, astelehena, hilak 13, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean kantauko daben zortzi bertsolariak, Karmelo Uriarte Bizkaiko Bertsozale Alkarteko lehendakaria eta txapeldunari txapela janzteko ardurea izango dauen Luis Baraiazarra prentsaurrean agertu dira Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.

Finalean kantatuko daben bertsolarien gaztetasuna azpimarratu dabe aurkezpenean bertsolariek eta saioetan entzule izan diranak be nahikoa gazteak izan dirala nabarmendu dau Arkaitz Estiballesek. Finaleko bertsolari gazteena izango dan Peio Ormazabal arrigorriagarrak, barriz, orain arte urduritasunaren zama handirik ez dauela sentidu adierazo dau.

Finalera heltzea, berez, saria dala adierazo dau Beñat Ugartetxeak eta ganerakoek be finalean txapela janzteko gogo eta jarrera sendorik adierazo ez daben arren, danak egingo dabe ahalegina txapelketea irabazteko.

Karmelo Uriartek txapeldunari txapela janzteko ardurea izango dauen Luis Baraizarraren ganean esan dau bertsolaritzeagaz aspaldi dagoala hartu-emonetan, Bizkaiko Bertsolari Alkarteko idazkari be izan zala eta epaile lana be egin izan dauela sarri. Horrezaz gan, Baraiazarrak 20 urte emon dituala irakasle lehen hezkuntzan adierazo dau eta lan handia eginda dagoala bertsolaritzearen transmisinoan.

Luis Baraiazarrak sentimendu bikotxa dauela jakinarazo dau, izan be, batetik, bertsoaren eta bertsolarotzearen alde lan asko eginda dagozabnak ugari izan arren, ia bera zergaitik aukeratu daben pentsau dauelako. Edozelan be, pozarren dagoala ber esan dau bertsoa eta bertsolaritzea beti maite izan ditualako.

Txapelketeari ekin eutsien 78 bertsolarietatik, zortzi finalista izango dira finalean eta buruz burukora horreetako bi baino ez dira helduko. Beñat Ugartetxea, Onintza Enbeitia, Miren Amuriza, Etxahun Lekue, Jone Uria, Arkaitz Estiballes, Eneko Abasolo eta Peio Ormazabal bertsolariak izango dira finala jokatuko dabenak. Hitzordua, datorren zapatuan, hilaren 18an, arratsaldeko 17:30etan, Barakaldoko BECen.

Lehenengo hirurak zuzenean igaro dira finalera, kanporaketako irabazleak izan ondoren. Ganerako bostak puntuazinoaren arabera sailkatu dira.

Bestalde, finalera joateko sarrerak salgai dagoz www.bizkaikotxapelketa.biz webgunean edota www.bertsosarrerak.eu webgunetan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu