Enrique Morentek Donostian eta Bilbon emon behar zituan kontzertuak bertan behera gelditu dira
2010-12-09 11:58 MusikeaFlamenko-kantari granadarrak datorren domekan, hilaren 12an, Donostiako Kursaal Auditoriumean eta hurrengo egunean Bilboko Arriaga Antzokian emon behar zituan kontzertuak bertan behera gelditu dira, ebaketea egin deutsielako eta ondoren sortutako arazoen ondorioz, prisaz eta preminaz ingresauta dagoalako.
Enrique Morente flamenko-kantari granadarrak datorren domekan, hilaren 12an, Donostiako Kursaal Auditoriumean eta hurrengo egunean Bilboko Arriaga Antzokian eskaini behar zituan kontzertuak bertan behera gelditu dira, ebaketea egin deutsielako eta ondoren sortutako arazoen ondorioz, prisaz eta preminaz ingresauta dagoalako.
Kursaal Fundazinoak prentsa ohar batean jakinarazo dauenez, Morenteren kontzertua azkenean ez da egingo, eta parkamena eskatu dau arazorik sortu badau. Arriaga Antzokiaren kasuan, iturri ofizialek adierazo dabenez, txartel-lehiatiletan erositako sarreren zenbatekoa leihatiletan bertan itzuliko da; beste salmenta bide batzuetan erositakoen kasuan, barriz, modu automatikoan bueltauko da dirua pagetako erabilitako banku-kontura.
Enrique Morente La Luz klinika madrildarreko Zainketa Intentsiboen Unitatean dago, ultzera baten ebakuntzea egin ondoren arazoak sortu diralako eta preminaz ospitaleratu behar izan dabelako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!