Shackletonek Antartidara egindako espedizinoaren ganeko erakusketea ikusgai Bilboko Itsasadarra Museoan
2009-05-05 15:10Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak Shackletonek 1914an Antartidara egin eban espedizino ezagunaren ganeko dokumentala eta bisita gidatuak eskainiko ditu gaurtik garagarrilaren 12ra. Ekitaldi biak doban izango dira.
Axun eta Maite, amodioa film bihurtuta
2009-05-05 14:07 Barriak'Axun eta Maite' izenburupean -oraindino behin-behinekoa izan arren-, Jose Mari Goenagak zinemara eroango dauen Jon Garañoren jatorrizko testuan oinarritutako filma aurtengo Donostiako Zinemaldian estreinetea da hasierako amesa baina, lortu ezean, 2010eko udabarrian atarako dabe. Grabazino-lanei datorren astean ekingo deutse, Zizurkilgo baserri batean; gero, Donostian eta Gipuzkoako hainbat herritan egingo ditue girotze-lanak.
20 hiztegi terminologiko barri eskura
2009-05-05 13:01 Euskerea berbagaiHiztegi guztiak Euskalterm Terminologia Banku Publikoan egongo dira txertatuta eta, beraz, doban kontsultau ahal izango dira. Honenbestez, Euskalterm Terminologia Banku Publikoak 457.066 termino batzen ditu.
Eneko Barrutia: ‘Bizkaiko gizartean txertatzeko, bizkaieraz irakastea egokia da'
2009-05-05 11:49 Euskerea berbagaiMaiatzaren 8an eta 9an, ‘Transmisinoa eta erabilerea’, Mendebalde Kultur Alkartearen XIII. Jardunaldiak egingo dira Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Eneko Barrutia, Mendebalde Kultura Alkarteko zuzendariak emon deuskuz zehetasun guztiak.
Gernika eta Pforzheim arteko bizikleta bidezko ibilaldi batekin ospatuko da bi herrien senidetzearen 20. urteurrena
2009-05-05 10:48'Frieden erfahren' izenburupean (Bakea sentidu edo, berba-jokoan, 'bakea lortzeko bidea egin'), Pforzheim herri alemanaren eta Gernika-Lumoren (Bizkaia) arteko ibilaldi bat egingo da bizikletaz abuztuaren 22tik irailaren 5era bitartean, bi udalerrien arteko senidetzea gauzatu eban agiria sinatu zaneko 20. urteurrena ospatzeko asmoz.
Arrigorriagako kaleak prest 14. urtez Clown eta Pailazoen Jaialdira datozen 15 konpainiei ganorazko harrerea egiteko
2009-05-04 18:33Amagoia Garaizabal Arrigorriagako Nazinoarteko XIV. Clown eta Pailazoen Jaialdiko arduradunaren esanetan, maiatzaren 7tik 10era bitartean, Arrigorriagara Munduko mutur desbardinetatik datozene parte-hartzaile guztien kalidade gorena da azpimarragarriena.
Portugaleteko IV. Folklore Azokea, maiatzaren 9an eta 10ean
2009-05-04 15:36 KultureaAurtengo nobedadeen artean, nazinoarteko erakusleak (Frantzia eta Portugal) eta Mendebala jaialdiaren maketen finala nabarmendu ditu Elai Alai Kultur Alkarteko presidente Gaizka Benguriak.
Ardao gorria: 'coupage' nahasketea ala metodo tradizionala?
2009-05-04 14:45 Jan edanakEuropar Batasunak ardao baltz eta zurien nahasketea edo coupage dalakoa onartu egingo dau. Orain arte, praktika hori Jatorrizko Izendapeneko ardaoetan baino ez egoan onartuta, baina beste lurralde batzuetan, Australian edo Txilen berbarako, aspaldian egiten dabe nahasketea.
Gatibu nagusi Gaztea Sarietan
2009-05-04 12:24 Musikea Gatibu bi sarigaz eta Amaia Montero, Kerobia, Su Ta Gar, Lain, Extremoduro eta Coldplay sari banagaz dira aurtengo irabazleakGatibu gernikarrek sari bi irabazi zituen, Kantu onenari: 'Bang-bang txik-txiki bang-bang' eta Disko onenari: 'Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien azpitik' .
Markos Zapiain: 'agintariak zozketa bidez aukeratu beharko litzatekez'
2009-05-04 11:55 BarriketanFilosofia irakaslea
'Elhuyar' aldizkariak itxura eta eduki barriak izango ditu maiatzeko zenbakitik aurrera
2009-05-04 10:53Ikuspegi barritzaile eta modernoago batetik helduko jakoz irakurleari zientziari eta teknologiari buruzko barriak. Ganera, atal barriak izango ditu aldizkariak, besteak beste, 'Mundu ikusgarria', 'Mundu digitala', 'Istorioak', 'Liburutegia' edo 'Gogoetan'.
'The Pub Ibiltaria' ekimenaren 13. eta azken diskoa plazaratu dau Oskorrik
2009-04-30 18:37 MusikeaOrain dala hamahiru urte Oskorri taldeak hasitako abenturearen azken kontzertua igazko abenduaren 20an (Santo Tomas eguna baino egun bat lehenago) eskaini eben eta egun haretan grabautakoak gaur ikusi dau argia 'The Pub Ibiltaria, 13' diskoagaz. CD bikotxa eta 17 kanten berbak eta partiturak batzen dituan koadernotxoa argitaratu dira.
Maiatzaren 7an Informatikari Euskaldunen VII. Bilkurea Donostian
2009-04-30 18:29Informatikearen eta Informazino eta Komunikazino Teknologien inguruan esperientziak trukatu eta alkarlanerako espazioak sortu gura ditu bilkureak. Horretarako, egun guztirako egitaraua preparau dabe UEUk eta Miramon Enpresa Digitalak maiatzaren 7rako.
Etapa luzeena amaitzeko gitxi falta jaku, 650 itsas-milia Markesetara heltzeko
2009-04-30 18:15 Euskaldunak munduanBueno koadrila... Hemen gagoz gu, Itsaso Barearen hiru laurenak baino gehiago zeharkatuta. Benetan itsaso urdinez apur bat gogaituta gagoz, izan be, honezkero 27 egun daroaguz eta kolore urdina, ura eta ura, itsasoa baino ez dago hemen.
Delorean, Wea Are Standard eta Dj Makala izango dira gaur Barakaldon, Gaztea Sarien eskutik
2009-04-30 12:42 MusikeaGaztea Sarietako jairako sarrerak eskuragarri dagoz 12 euroren truke Ticketmaster webgunean, 902 150 125 telefonoan eta Tick Tack Ticket sareko ohiko dendetan (FNAC, Carrefour, Foto Ikatz); txarteldegian, barriz, 15 euroko salneurria izango dabe.
'Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak' ikerketearen emoitzak aurkeztu ditu Unesco Etxeak
2009-04-30 11:59 Euskerea berbagaiEuskerearen munduagazko balorazino positiboa egin dau gehiengoak eta hobeto ezagutzeko interesa erakutsi dau; % 55,5ek euskerearen mundutik hur sentiduten dirala esan dabe, eta % 24,9k zeozelako interesa dabela; ostera, euskereagazko interesik ez daukiela adierazo daben lagunak % 10era ez dira heltzen.
Anjel Lertxundiren 'Zoaz infernura, laztana' 2008ko Beterriko Liburu
2009-04-30 11:29 sariak-autortzak Holan erabagi dabe 111 Akademiako kideek; idazle oriotarrak bigarren aldiz jasoko dau Beterriko Liburua Ohorezko Literatur AitamenaHiru botazino txanda behar izan dira 2008ko saritua aukeratzeko, eta 81 euskal irakurlek hartu dabe parte prozesu horretan, guztiak 111 Akademiako kideak.
Igor Meñikaren bertsoak eta bertso-paper lehiaketak
2009-04-30 11:14 BertsolaritzeaAurreko astean ailegau jatan Begitu15, Arratiako aldizkaria. Zenbaki bakotxean, arratiar bertsolari batek bere bertso idatziak iminten ditu bertan. Oraingoan, Igor Meñika arantzazuarrarenak leidu ahal izan doguz. Nire eretxian, berezkoa eta gustura entzuten dan bertsokerea euki dau Igorrek, publikoarengana ailegetan dana. Zeuek be igarriko deutsazue:
Internetek eta teknologia barriek hitzordua dabe Tolosan maiatzaren 1, 2 eta 3an
2009-04-29 18:50Tolosako Udalak eta Euskaltel Fundazinoak III. Gipuzkoa Encounter topaketea antolatu dabe. Informatikearen alorreko topaketan 700 parte-hartzaile eta 400 ordenagailu baino gehiago izango dira.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...