Telmo Esnal garaile Lekeitioko Bileran
2010-11-29 11:49 BarriakLekeitioko 33. Euskal Zinema eta Bideo Bilerako sari nagusia Telmo Esnalek irabazi dau. Jon Mantzisidorrek, Oihana Garrok, Jabi Cotok eta Mare Beobidek osotu dabe epaimahaia eta Amona Putz! lanari sari nagusia emotea erabagi dabe.
Lekeitioko 33. Euskal Zinema eta Bideo Bilerakosari nagusia Telmo Esnalek irabazi dau. Jon Mantzisidorrek, Oihana Garrok, Jabi Cotok eta Mare Beobidek osotu dabe epaimahaia eta Amona Putz! lanari sari nagusia emotea erabagi dabe.
Aitatutako lanak sormenezko saileko lehen saria be irabazi dau eta sail horretan Koldo Almandozen Ahate pasa sailkatu da bigarren. Argumentuzko lanen artean, Maialen Sarasuaren Hemen nago eta Juanjo Elordiren Gartxot nabarmendu dira lehen eta bigarren postuetan, hurranez hurran. Eta dokumentalaren arloan lehen saria hutsik geratu da. Bigarrena Carlos Iglesiasen Slack Line: grabitatearen erronka lanari emon deutse. Amateurren artean, Andoni Mendizabalen Mosa izan da irabazle sormenezkoetan; Iban Lizarralderen Gartzela argumentuzkoetan; eta dokumentalaren arloan, barriro, emon barik itxi dabe lehen saria. Sormenezko saileko bigarren saria bi lan honeek jaso dabe: Unai Hernandezen Iñakiren aitormena eta Ibai Vigilen Hutsik. Argumentuzkoetan, Andoni Mendizabal eta Kote Camachoren Revenge (Mendekua)-k jaso dau bigarren saria. Eta dokumentaletan, bi lan aukeratu ditue bigarren postuan: Alberto Bilbaoren Gazte ahaztuak eta Natalia Martinen Firin Faran Euskal Herrian.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!