Jean-Baptiste Coyos euskaltzain izentau dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2010-11-26 13:46   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiaren Arautegiak agintzen dauen gehiengo osoa lortu ondoren izentau dabe euskaltzain Jean-Baptiste Coyos. Jean Haritschelhar, Jean-Louis Davant, Txomin Peillen eta Andres Urrutia euskaltzain osoek proponidu eben Coyos.

Jean-Baptiste Coyos euskaltzain oso barria da. Gaur, zemendiak 26, Bilbon egin dan osoko batzarrean, Jean-Louis Davant euskaltzain emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea beteteko botazinoa egin dau Euskaltzaindiak.

Euskaltzaindiaren Arautegiak agintzen dauen gehiengo osoa lortu ondoren izentau dabe euskaltzain Jean-Baptiste Coyos. Jean Haritschelhar, Jean-Louis Davant, Txomin Peillen eta Andres Urrutia euskaltzain osoek proponidu eben Coyos.


Jean-Baptiste Coyos

Jean-Baptiste Coyos Etxebarne 1952an sortu zan, Maulen (Zuberoa). 1974an lehen mailako irakasle ikasketak egin zituan eta ordutik irakaslea izan zan 2008ra arte.

Hizkuntzalaritza Orokorreko doktorea da (1998, René Descartes Unibertsitatean (Sorbonne Paris, Description du parler basque souletin des Arbailles - Étude de l’ergativité izeneko tesiarekin. 1996az geroztik eskolak emon zituan unibersidadeetan.

1999tik 2003ra hizkuntza politikarako karguduna izan zan Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrean eta ikerketa karguduna Baionako Iker Zentroan, 2004tik 2006ra.

2006an, euskaltzain urgazle izentau eban Euskaltzaindiak. Akademiaren Sustapen batzordeko kidea da.

Besteren artean, Politique linguistique Langue basque et langue occitane du Béarn et de Gascogne eta Xiberotarra zuberera, le dialecte basque souletin liburuak idatzi ditu. Ganera, hizkuntzalaritza eta soziolinguistikako arloetako artikulu askoren egilea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu