Getxoko kulturarteko karpan irrati tailerra eta Euskadin berba egiten diran hizkuntzei buruzko erakusketea egongo dira

Bizkaie! 2009-09-03 12:46

Getxoko Udaleko Inmigrazino Unitateak eta Euskera Zerbitzuak beste urte batez kulturarteko karpa jarri dabe Folk Getxo BBK'09 jaialdiaren harian. Bertan personen arteko topaketak eta kultura eta ohitura desbardinen arteko ezagutza sustatu nahi da.

Bederatzi euskal film Donostiako Zinemaldiko 'Zinemira' atal sortu barrian

Bizkaie! 2009-09-03 11:39   Barriak

Aurten, Imanol Uribe zuzendariak jasoko dau Zinemira saria

Zinemiran ikusgai egongo diran bederatzi film horreetatik sei Donostian estreinauko dira: Patxo Telleriak eta Aitor Mazok zuzenduriko 'La máquina de pintar nubes'; Jose Martinezen 'Itsasoaren alaba' dokumentala; Arkaitz Basterraren 'Life and Film'; Andrea Olabarriaren 'Rough Winds'; Gorka Gamarraren 'Umurage' dokumentala, eta Juan Miguel Gutierrezen 'Zuzendu mesedez!' dokumentala.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Lau euskal konpainia izango dira Tarregako Azokan

Bizkaie! 2009-09-03 10:56   Kulturea

'Euskal Teatroa', Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak arte eszenikoak sustatzeko bultzatu dauen ekimena, aurtengo XXIX. Tarregako Azokan izango da, kaleko artea bultzatzen daben lau ikuskizun tarteko dirala.

Urdaibaiko Biosfera Erreserbearen ganeko erakusketa ibiltaria Balmasedan dago

Bizkaie! 2009-09-02 15:55

'Urdaibai Bizigai – Urdaibai Fuente de Vida' izeneko erakusketea ikusgai dago honezkero Balmasedado Kultur Etxean, irailaren 13 arte

Erakusketa honegaz Urdaibaiko eskualdearen balio natural, sozio-ekonomiko eta kulturala goratu eta herritar guztiei erakutsi nahi jake.

‘Bilbao Kultura’, Bilboko Udalaren hileroko eta dobako kultur agenda barria sortu da

Bizkaie! 2009-09-02 14:17

Argitalpenak diseinu barritzailea dauka (neurria murriztu eta 16x10 zentimetroko zabalgarri batean kaleratzen da) eta lehengoa baino erabilgarriagoa eta ikusgarriagoa da; gainera, zeinu ulerterraz batzuei esker, dobako jarduerak edo euskeraz egiten diranak begiratu azkar batean identifiketako aukerea errazten dau.

Veneziako Mostrako lehiaketa arloan 23 filmek parte hartuko dabe

Bizkaie! 2009-09-02 11:22   Barriak

Veneziako Nazinoarteko Zinemaldiaren 66. edizinoa Giuseppe Tornatoreren 'Baaria' filmagaz hasiko da gaur. Azken 20 urteotan Mostra edegiko dauen lehen italiar filma izango da Tornatorerena, eta Alpeez bestaldeko zine produkzino karuenetako bat.

Bilbo, xakearen uriburu

Bizkaie! 2009-09-02 11:13

Xake Grand Slameko Maisuen Finala Bilbon jokatuko da irailaren 6tik 12ra bitartean, 2008ko Finala jokatu zan leku berean, hau da, Plaza Barrian jarritako kristalezko gela handian. Honeek izango dira aurtengo finala jokatuko daben jokalariak: Sergei Karjakin, Alexander Grischuk, Alexei Shirov eta Levon Aronian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Krisialdian etenik ez eta bien bitartean behartsuak gero eta gehiago!

Markues 2009-09-01 18:45   Begi betegarri

Bilboko Udaltegiak 'Expodistrito'-ren eszenatoki bihurtuko dira

Bizkaie! 2009-09-01 18:07   Kulturea

Gaur, irailak 1, hasi eta abenduaren 31ra arte, ekimen honegaz bat egin daben zazpi Udaltegietako edozeinetara hurreratzen diran bilbotarrek lau erakusketa desbardinez gozetako aukerea izango dabe: lau pintura-erakusketa, hiru argazki-erakusketa eta hogei urte bete dituan Hortzmuga antzerki-talde bilbotarraren ibilbideari eskainitako beste erakusketa bat.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

35.000 lagun erakarri ditu Getxoko 'Letren Terrazak' ekimenak

Bizkaie! 2009-09-01 15:42

Erabiltzaileen % 65 umeak izan dira

Garagarrilaren 1etik abuztuaren 28ra, Letren Terrazak hogeita bosgarren urtez jarraian atara ditue liburuak kalera, helduen eta txikien gozamenerako. Aurten, gainera, txikientzako ekitaldi barriak antolatu dira. Umeek ezin hobeto hartu ditue 'Antxinako jokoak', 'Baretze eta alkartasun jokoak' eta eskulan tailerrak, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Australiako Cairnseko porturantz

Egoi Rasyte 2009-09-01 14:35   Euskaldunak munduan

Hilebete honetan Vanuatu eta itsaso barruan egon gara. Vanuatu: jente guztia pozik bizi dan lurraldea 83 uhartez osotutakoa

Orain arte topau dogun Ozeano Barea oso lasaia izan dala esan geinke, Niue-ra heltzen gengozanean orain arteko haizerik gogorrena atrapau arren, 45 korapilo (90 km. orduko, gitxi gorabehera), baina hau salbuespena izan zan. Beste guztietan itsaso lasaia eta haize mantsoa euki dogu...

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Walt Disneyk Marvel erosi dau

Bizkaie! 2009-09-01 11:51   Barriak

The Walt Disney Companyk Marvel Entertainment erosi egin dau 2.800 miloe euroren truke. Fikzinoko 5000 pertsonaia baino gehiago izango dira orain Disney inperioren barruan, tartean Spider Man, Lau Fantastikoak, X Patrulla, Hulk, Iron Man edo Amerika Kapitaina.

Lain Villabonatarrak lehenengo diskoa grabetan hasi dira

Bizkaie! 2009-09-01 11:40   Musikea

Lain Villabonako musika-talde gaztea Elkar estudioan dago egunotan euren lehenengo diskorako kantak grabetan. Taldea orain dala urtebete egin zan ezagun Lor taldearen Zure doinua kantearen bertsinoari esker.

Txapelketea ailegau bitartean

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-09-01 10:37   Bertsolaritzea

Udea, betiko antzean, brinean pasau jaku. Makina bat saio entzun ahal izan doguz gure herriko jaietan. Saio horreei Euskal Herriko Bertsolari Txapelketea batuko jake laster. Artega parau ez zaitezen, Euskal Herriak emon dauen idazle handienetariko baten lana, Jon Miranderena, dakart Bizkaie!-ko orriotaraino. Ea zein dan hartzen deutsazuen esangurea...

Koldo Iturbe: 'geureari eutsiz kanpokoa be barruratu gura izan dogu'

Koldo Isusi Zuazo 2009-08-31 09:38   Barriketan

Getxoko Udaleko Kultura, Euskara eta Gazteriako zinegotzia

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Bideorik ikusienak sarituko ditu Youtubek

Bizkaie! 2009-08-27 15:51

You Tuberen asmo honegaz, bideo batek arrakasta handia lortzen badau, sortzaileak posta elektroniko bidez mezu bat jasoko dau eta bertan, publizidadeari esker jasoko dauen diru kantidadea jakinarazoko jako.

Borneoren agurra (I)

Zigor Aldama 2009-08-27 14:15   Bidaide

Espaziotik begiratuta, orban berde erraldoia da Borneo baina hurreratu ezkero, agirian geratzen dira gizakiaren etenik bako diru-goseak eragindako zauriak, egur industria basatiak hustutako zelaiak, ikatz meatzaritzeak eragindako zulo bildurgarriak eta irlaren esentzia ataraten daben petroleo enpresa handien kea.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Fitoren 'Antes de que cuente diez' diskoaren zuzeneko aurkezpena Santanderren zemendiaren 6an

Bizkaie! 2009-08-27 10:33   Musikea

Irailaren 15ean kaleratuko dau disko barria Fitok; danetara, 10 kantu barri batuko ditu azken lan honek eta lehen singlearen bideoklipa, 'Por la boca vive el pez' birako azken kontzertua eta beste zenbait nobedade jasoko ditu DVD batean.

Bonifazio Arandia, 'Fasio' trikitilariaren omenezko ekitaldiak Igorren, haren jaiotzearen mendeurrenean

Bizkaie! 2009-08-26 16:15   Kulturea

Udalak herriko ondarearen berreskurapenagaz lotzen ditu omenaldiko ekitaldiak; Oihane Goioaga Kultura zinegotziaren esanetan: 'Fasio trikitilari ezaguna zan, Arratian zein inguruetan urte luzetan alaitu zituan erromeriak bere akordeoi diatonikoagaz eta, esangura horretan, haren figurea berreskuratu nahiko geunke omenaldiagaz, jaiotzearen mendeurrena beteten dan urte honetan.

Kauta taldea 'Vans-The Album' bilduman

Bizkaie! 2009-08-26 11:12   Musikea

'Vans-The Album' bildumeak lehenengo aldiz batu ditu lan batean sona handiko talde internazionalak eta autoedizinoan nahiz diskoetxe independenteetan dabilzan taldeak, besteak beste, Kauta, Marvin eta Adrenalized euskal taldeak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)