Internet herritarrei hurreratzeko ekimena jarriko da abian Getxon
2010-12-15 16:22'Proiektu hau Internet eta teknologia barriak ezagutzen ez dituen edo gitxi erabilten dituen personei dago zuzenduta, gure webgunearen (www.getxoklik.com) bitartez eguneroko gestinoak zelan egin jakin daien', adierazo dau Lara Trevillak.
Getxoko hiru gaztek, Udalaren Gazteria Zerbitzuaren Wanted 2010 programearen eskutik, GetxoKlik ekimena jarriko dabe martxan bihar, hilak 16, Interneten erabilerea eta eguneroko bizitzan dauen erabilgarritasunak herritarrei hurreratzeko asmoz.
Hiru gazteak Paola Etxeita, Susana Romero eta Lara Trevilla dira eta Getxoklik programeari esker Udalak antolatutako Wanted 2010 ideia lehiaketan bigarren saria irabazi eben. Egitasmoaren emoitzea bihar, abenduak 16, aurkeztuko dabe Algortako Barbarella tabernan (Euskal Heria, 2).
Gauzak holan dirala, Getxok plataforma parte-hartzailea izango dau, herritarrek Sarean sartzeko erantzun erreal eta zuzenak topetako. Informazinoaren teknologien erabilereak lagunduko dau eguneroko gestinoak egiterakoan, besteak beste, medikuagaz hitzordua eskatzeko, erosketak egiteko edo bidaiak antolatzeko, administrazino desbardinakaz gestinoak egiteko edo, beste barik, sare sozialen bitartez aspaldiko lagunak edo ezagunak topetako. 'Proiektu hau Internet eta teknologia barriak ezagutzen ez dituen edo gitxi erabilten dituen personei dago zuzenduta, gure webgunearen (www.getxoklik.com) bitartez eguneroko gestinoak zelan egin jakin daien', adierazo dau Lara Trevillak.
Une honetatik aurrera, Getxo proposamen honetara ohitu ahalko da berori sustatzeko antolatuko diren hainbat ekintzei esker. Hauek agerian utziko dute proiektua GetxoKlik-en eta internetek eskaintzen dituen tresna eta aukeren ingurura benetan jende asko erakartzeko asmoz.
GetxoKlik herritarren ikuspuntutik interesgarriak diran proposamen eta iradokizun guztiak bere edukietara batzeko bokazinoagaz jaio da, bai iruzkin zein loturei jagokenez, baita espazio hau aberasten eta Getxo informazino-teknologien erabilerearen abangoardian egoteko lagunduko daben bideo propioei jagokenez be.
Wanted ekimenaren bitartez finantziazino, aholkularitza edo orientazino ezagaitik edo bestelako arrazoiengaitik aurrera egiteko zailtasunak dituen gazteek bultzatutako proiektuak lagundu nahi dira Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzutik.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!