Governors taldeak 'Frenetikodrome' diskoaren aurkezpen bireari amaierea emongo deutso
2010-12-16 14:53 MusikeaAzken hamar hilabete honeetan 40 kontzertutik gora eskaini eta gero, geldialditxu bat egingo dabe Governors taldeko kideek. Frenetikodrome diskoaren aurkezpen bireari amaierea emongo deutsen azken bi emanaldiak honeek izango dira: Durangoko Plateruenan, abenduaren 25ean, gaueko 22:30ean eta Hatortxurock jaialdian, urtarrilaren 8an.
Azken hamar hilabete honeetan 40 kontzertutik gora eskaini eta gero, geldialditxu bat egingo dabe Governors taldeko kideek. Frenetikodrome diskoaren aurkezpen bireari amaierea emongo deutsen azken bi emanaldiak honeek izango dira: Durangoko Plateruenan, abenduaren 25ean, gaueko 22:30ean eta Hatortxurock jaialdian, urtarrilaren 8an.
Bira honen amaiereagaz batera, aro barri batean sartuko da taldea, izan be, Aitor Antruejo gitarrajoleak taldea itxiko du eta, bere lekuan, Keu Agirretxea sartuko da taldean. Keuk, taldekideen aspaldiko laguna izateaz gan, Governorsen lehen diskoan be parte hartu eban.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!