2011ko Azkena Rock Ozzy Osbourne eta The Cult tarteko dirala

Bizkaie! 2010-12-17 09:47   Musikea

Datorren urteko bagilaren 23tik 25era egingo da X. Azkena Rock Gasteizko Mendizabalan baina honezkero antolatzaileek izen batzuk iragarri ditue: Ozzy Osbourne, The Cult, Gregg Allman, Black Country Communion, The Avett Brothers, Bad Brains, Reverend Horton Heat, Blue Rodeo, Clutch eta New Bomb Turks, hain zuzen.

Ozzy Osbourne da baieztatutako lehenengo izenen artean izar nagusia. John Michael Osbourne (Birmingham, Ingalaterra, 1948) Black Sabbath taldeko sortzaileetako bat izan zan. Hard rock estiloaren aitzindaria izan zan taldea eta, askoren ustez, heavy metalaren sortzailea be bai. Ozzy taldeko kantaria izan zen 60ko hamarkadearen erdialdetik 70eko hamarkadearen amaierara arte. 80ko hamarkadan, berriz, bakarkako bide arrakastatsuari ekin eutson. Kontuak kontu, joandako bagilean kaleratu eban disko barria, Scream izenekoa eta lan hori aurkeztera etorriko da Gasteizera.

2011ko Azkena Rock Jaialdirako asko falta dan arren, jaialdirako bonu berezia salgai dago 85 euroan + gastuak Ticketmaster sarean. Bonu horregaz, jaialdiaren hiru egunetarako sarrerea izateaz gan, ARF 10. urteurrena Welcome Pack izenekoa eskuratuko dabe eta hor merchandising-a, deskontuak eta ARF pasaportea egongo dira. Bonu berezia 2011ko urtarrilaren 11 arte egongo da eskuragarri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu