Vicente Ferrer Fundazinoarean gala gaur egingo da Bilbon
2010-12-14 14:06Vicente Ferrer Fundazinoak, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Vicente Ferrer Fundazinoaren gala antolatu dabe gaurko, abenduak 14, Bilboko Euskalduna Jauregian, Anantapur eskualdean (India) osasuna sustatzea helburu dauen proiektua bultzatzeko asmoz.
Vicente Ferrer Fundazinoak, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Vicente Ferrer Fundazinoaren gala antolatu dabe gaurko, abenduak 14, Bilboko Euskalduna Jauregian, Anantapur eskualdean (India) osasuna sustatzea helburu dauen proiektua bultzatzeko asmoz.
Ekitaldiaren bitartez, 54.000 euro batzea espero da, Landa-Osasun Programeari atxikitako 445 langile trebatzeko helburuagaz. Hauxe da Fundazinoak, eskualde horretan 60 hamarkadan ezarri zanetik, aurrera daroan jarduera-eremuetako bat.
Galarako sarrerak salgai dagoz Euskalduna Jauregiko txarteldegietan eta webgunean, 944.310.310 telefono zenbakira deituta eta BBK-ko orotarako kutxazainen sarean, eta prezioa 15 eta 25 euro artekoa da. Horrezaz gan, bi kontu korronte zabaldu dira, ekimenean parte hartu nahi baina ospakizunera joaterik ez daben personentzat: BBK 2095 0264 60 9106638854, Ipar Kutxa: 3084 0038 57 6400046069.
Gala Bilboko Euskalduna Jauregiko auditoriumean egingo da, 20:00etan hasita. Ordu eta erditik gorako ikuskizunean, Mikel Erentxun, Igor Yebra Dantza Eskola, El Mentón de Fogarty, Zenttric, Kirmen Uribe, Félix Ardanaz, Mabü, Jon Allende eta Kepa Junkera taularatuko dira, besteak beste. Ekitaldian, Vicente Ferrer Fundazinoko buru eta Vicente Ferrer-en emazte Anna Ferrer be izango da.
Galaren aurkezleak Almudena Cacho eta Africa Baeta izango dira.
Batutako diru guztia jasoko dauen Landa-Osasun Programeak landa-medikuak, erizain tituludunak eta osasun komunitarioko langileak ditu oinarri. Langile horreek -emakumeak dira- garrantzi goreneko eginkizuna dabe Landa-Osasun Programea Anantapurreko herri guztietara helarazo ahal izateko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!