Kepa Tamamesek narrazino laburrak batu ditu bere bigarren liburuan
2010-12-14 14:28 KultureaEstigma liburuko istorio batzuk erreibindikatiboak dira, beste batzuek gogoetara eroaten gaitue, 'baina ezin da ahaztu aldarrikapenak gogoetara daroala eta alderantziz', zehaztu dau autoreak. Ganera, gozetako eta irakurleari gozau eragiteko be idazten dauela azaldu dau Kepa Tamamesek.
Animalien aldeko liburua kaleratu eban lehenengo eta, orain, estiloa erabat aldatu dau Estigma lanagaz, 'literaturan be, danetarik probau behar dalako', autorearen esanetan. Danetara, 25 istorio laburrek osotzen dabe Estigma, fikzinozkoak danak, baina Kepa Tamamesen bizipenak eta aldarrikapenak oinarri hartuta. Autorrelatos da azpititulua, 'neugandik hasita eta neure ideietan sustraitutako errelatoak dira, neure disko gogorrean oinarritu naz', azaldu dau Tamamesek.
Estigma liburuko istorio batzuk erreibindikatiboak dira, beste batzuek gogoetara eroaten gaitue, 'baina ezin da ahaztu aldarrikapenak gogoetara daroala eta alderantziz', zehaztu dau autoreak. Ganera, gozetako eta irakurleari gozau eragiteko be idazten dauela azaldu dau Kepa Tamamesek, 'gozamena ez da gauza banaltzat hartu behar, literaturearen funtsezko alderdia da'. Saltsa askotan sartuta dago Tamames eta, batez be, animalien eskubideen aldeko burrukeak egin dau ezagun, baina idazteari esker, esan dau, 'neure errealidadea sortzeko aukerea daukat, nik sortutako munduan neu naz jazoerak erabagiten dituana eta hori be sentsazino gomendagarria da'.
Estigma liburuko 25 istorioak ez ditu hari narratibo batek lotzen, erabat independenteak dira, gogoetetan eta aldarrikapenean bat egiten daben arren. Gaiak be askotarikoak dira, eguneroko arazo, jazoera eta pertsonaietan oinarrituak, gizarteko jokabide eta jarreretan. 'Itxuraz, istorio arinak dira, baina atzean badaukie kritikea eta zorroztasuna', aitatu dau Kepa Tamamesek. Animaliak istorio askotan dira ardatz edo protagonista, aldarrikapen askoren abiapuntua dira. Tamames animalien eskubideen aldeko militante sutsua dala nabari da, 'baina animalien ganeko istorio asko gizarteko beste bidebakokeria askoren metafora izan leitekez, animaliei tratu txarra emoten jake animaliak diralako, eta holako estigmatizazinoak gizartean behin eta barriro errepetiduten dira, matxismoan eta arrazismoan esaterako', autoreak azpimarratu dauenez.
Estigma liburuan, beraz, badago gogoetarako tarte zabala, izatez fikzinozko narrazino-bildumea izan arren. Kepa Tamamesek gogoa euki dau ipuin laburrez osotutako lana egiteko, 'narrazino laburrak harira joatera behartzen gaitu, azaleko datuak albo batera ixtera'. Ganera, mezua arin emon eta hartzen da narrazino laburragaz, Tamamesen ustez, eta horrek aukera bereziak sortzen deutsoz idazleari. Liburuko irudiak be aitatzekoak dira, Carme Fito artista eta antropologo katalanak egin ditu eta kontakizunak janzteko aproposak dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!