2011ko bagilaren 5ean izango da Bilbon Eskola Publikoaren 20. jaia
2010-12-15 10:31Aurten, barrikuntza legez, lemarik izango ez bada be, 'inoiz baino gehiago, euskal eskola publikoa gure hezkuntza sistemearen ardatza dala azpimarratzeko eskola publikoak izan beharko leukezan ezaugarriak zerrendatu doguz kartelaren beheko aldean'.
EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak Bilboko Arenala aukeratu dau Amurriori (Araba) lekukoa hartzeko; Ana Puente EHIGEko presidenteak 'herritarren bizimoduaren bihotzean eta uriburuko erdigune geografikoan' dagoala gogorarazo dau Bilbon egindako prentsaurrekoan; 'egunero milaka lagunen topagune izaten da Arenala eta, era berean, gurasoentzat, hezkuntza komunidadearentzat eta, oro har, gizarte osoarentzat alkargunea izatea nahi dogu', azaldu dau.
Lekua eta eguna ez eze, hitzordua iragarriko dauen kartela be aurkeztu dabe, Unai Molinak egindakoa; 'alaitasuna eta aldarrikapena batu nahi izan doguz', azaldu dabe antolatzaileek. Alde batetik, barre egiten dauen arpegi moduko bat dauka. 'Ez dakigu guri begiratzen deuskun edo albo batera begiratzen dauen, neska edo mutila dan, edo akaso biak', azaldu dau Imanol Zubizarreta EHIGEko zuzendaritzako kideak. Arpegi horrek zigilu bat osotzen dau, eta aurten azpimarratu nahi daben 20 zenbaki hori tartean dauka bi urtemugakaz batera: 1992 eta 2011.
Aurten, barrikuntza legez, lemarik izango ez bada be, 'inoiz baino gehiago, euskal eskola publikoa gure hezkuntza sistemearen ardatza dala azpimarratzeko eskola publikoak izan beharko leukezan ezaugarriak zerrendatu doguz kartelaren beheko aldean'. Besteak beste, eskolak, publiko eta euskalduna izateaz gan, askotarikoa izan behar dauela begitantzen jake: plurala, barritzailea, herritarra, solidarioa, demokratikoa, parte-hartzailea, dobakoa, kalidadezkoa eta laikoa. Edozelan be, ez ditue ezaugarri guztiak zerrendatu. Atea edegita dago oraindino sortzeko dagozanentzako. EHIGEko kideen eretxiz, aldarrikapen guztiek ideia argia izan behar dabe: 'Danon borondateak batzea eta XXI. mendean gure seme-alabek behar daben hezkuntza ereduari begira lan egitea'.
Informazino gehiago:
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!