Terry Gould-ek jasoko dau Euskal Kazetarien Alkartearen eskutik José María Portell 2010 Adierazpen Askatasunaren saria
2010-12-15 09:37Matar a un periodista. El peligroso oficio de informar liburuaren egile dan kazetari iparamerikarra Bilbora etorriko da saria jasotera, gaur abenduak 15. Ekitaldia Bilboko EiTBren egoitzan izango da (Capuchinos kalean) arratsaldeko 19:00etan eta Ana Urrutiak aurkeztuko dau.

Matar a un periodista. El peligroso oficio de informar liburuaren egile dan kazetari iparamerikarra Bilbora etorriko da saria jasotera, gaur abenduak 15. Ekitaldia Bilboko EiTBren egoitzan izango da (Capuchinos kalean) arratsaldeko 19:00etan eta Ana Urrutiak aurkeztuko dau.
Terry Gould
New Yorkeko Brooklyn auzoan jaio zan Terry Gould 1949an. Kanadan egin zituan kazetaritza ikasketak, 1984an narrazino laburren bildumea argitaratu eban eta Vancouver-era joan zan bizitera, bere kazetari ibilbide bikainari ekin eutson bertan eta han bizi da oraindino.
Matar a un periodista. El peligroso oficio de informar (Los Libros del Lince) liburuaren egileak ekiena kontetea krimen bakartzat eben kazetari batzuen historiak birbizi zituan. Politkovskaya eta Konlonbia, Errusia, Filipinak, Bangladesh eta Irakeko beste sei kazetari ikertu zituan Terry Gouldek eta liburu honetan kontetan ditu kazetaritza narratiboaren ariketa bikain baten eskutik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!