Oxia, nazinoarteko musika elektronikoaren punta-puntako musikaria izango da abenduko Art After Dark egitarauaren protagonista

Bizkaie! 2010-12-16 12:46   Musikea

Artista tekno onenari saria emon eutsen 2008an Beatport Music Awards-en Oliver Raymond DJ frantsesa, mundu osoan Oxia izenagaz ezagun dana, izango da protagonista 2010eko Art After Dark gaueko egitarauaren azken saioan. Barikuan, abenduaren 17an, Goodlife diskoetxea sortu eban artisteak bere arrakasta handienak eskainiko ditu gauerdian, Guggenheim Bilbao Museoan.

Bilboko Fever klubagaz lankidetzan antolatutako Art After Darken saio honetara hurreratzen diranek Museoan ikusgai dagozan erakusketez gozetako aukerea izango dabe 22:00etatik 01:00era. Aldi berean, estaduko eta nazinoarteko DJ onenen musikea entzun ahal izango dabe. Ganera, Museorako txartela Fever-en sartzeko beste bategaitik trukatu ahal izango dabe gau horretako 0:00tik aurrera.

Barikuko egitaraua gaueko 10:00etan hasiko da MCk eta DJek osotzen daben Almah Mater taldearen emonaldiakaz. Hareen soinuak oinarri ditu kaleko errima gordinak, sample-ak, break orijinalak eta scratch parebakoak. Fever-en Black aretoko taldea izango da Museoan Oxia baino lehen, teknoari eskainiko jakon gau bikain horretan. Art After Darken urteko azken saiora doazenek aldi baterako bi erakusketa honeek ikusi ahal izango ditue: Urrezko Aroa, Stadël Museum-en Holandako eta Flandeseko pinturea eta Haunted, egungo argazkigintza-bideoa-performancea. Sarrerak (18 urtetik gorakoentzat): 12 europubliko orokorra eta 8 euroMuseoaren Lagunak. Ikusle kopuru mugatua. HOnezkero salgai leihatiletan eta www.guggenheim-bibao.es webgunean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu