Euskaraz atseginez Sopelanan
2010-12-15 13:00 Euskerea berbagaiEuskaraz Atseginez egitasmoa Sopelanako merkataritza eta ostalaritzan euskerearen erabilerea sustatzeko eta normalizetako helburuagaz sortu zan.
Euskaraz Atseginez egitasmoa Sopelanako merkataritza eta ostalaritzan euskerearen erabilerea sustatzeko eta normalizetako helburuagaz sortu zan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunidadeko Euskera Zerbitzuaren, Sopelanako Udalaren eta Aitxu! Sopelako Euskera Taldearen arteko alkarlanaren ondorioz. Euskerazko zerbitzua emoteko moduan dagozan saltokiak zeintzuk diran identifiketako ikurrak banatu dira. Danetara, 267 saltokiakaz hartu-emonetan jarri eta horreen artetik 102tan banatu da ikurren bat.
Bestalde, saltegi guztiek euskeraz be lan egin daien, bakotxa bere gaitasunaren arabera jakina, dobako zenbait zerbitzu eskaini deutsez Mankomunidadeko Euskera Zerbitzuak, besteak beste, hizkuntza eta terminologiari buruzko kontsultak, itzulpenak, testu zuzenketak, agiri zein kartel ereduak, hiztegiak, merkatari eta ostalariei zuzendutako debaldeko euskera ikastaroak, etab.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!