Oihane Perearentzat txapela Arabako Bertsolari Txapelketan
2009-04-06 10:30 BertsolaritzeaOihane Perea aguraindarrak 609,5 puntu eskuratu ditu eta Asier Otamendi bigarren sailkatu da 588 puntugaz; biek parte hartuko dabe udagoienean hasiko dan Euskal Herriko Txapelketa Nagusian.
Bizkaian dabil gaur Korrika
2009-04-03 12:52 Euskerea berbagaiBizkaiko uriburura arratsaldeko 18:30ak inguruan helduko da Enekuritik eta han lau orduz ibiliko da lekukoa. Ia 90 aldiz aldatuko da eskuz. Komite internazionalistek egingo dabe uriburuko lehen kilometroa (1981).
Google euskeraz
2009-04-03 12:16 Euskerea berbagaiAurrerantzean, euskerazko dokumentu, bideo eta soinu artxiboen kalidadezko bilaketak egin ahal izango dira Eusko Jaurlaritzeak, EITB Taldeak, Googlek eta Espressive SL enpreseak gaur, apirilak 3, EITBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan sinatu daben Google euskeraz akordioari esker.
Eremu urriko hizkuntzetako idazleek 'sortzeko egonaldiak' egin ahal izango ditue Pasaiako Hugoenea etxean
2009-04-03 11:49 KultureaIdazlearen Etxea-Hugoenea ekimena gauzatuko dauen hitzarmena sinatu dabe eta, akordioaren arabera, Pasaiako Udalak (Gipuzkoa) etxebizitza txiki bat itxiko deutso EIEri, Donibanen, eta EIEk euskeraz edo eremu urriko beste hizkuntzetan (katalanez, galizieraz, bretoieraz, frisieraz eta abar) diharduen idazleen zerbitzura jarriko dau, bertan egonaldiak egiteko, beti be literatur sorkuntzea sustatzea helburu.
Leonard Cohenek Barakaldoko BECen abestuko dau irailaren 17an
2009-04-03 10:57 MusikeaLeonard Cohen kantautore, poeta, idazle eta pintore kanadarrak kontzertua eskainiko dau irailaren 17an Barakaldoko BEC erakustazokan. Sarrerak apirilaren amaieran jarriko dira salgai.
Arkeologi Museoa edegi dabe Bilbon
2009-04-02 18:51Bizkaiko Arkeologi Museoa Bilboko Mallonako Bidebarrietan dago, Lezamako tren-geltoki zaharrean; eregitako 3.000 metro koadro ditu, eta bost solairutan dago banatuta. Museo-espazio barri honen instalazinoen bidez, hiru helburu bete gura dira: lurralde historikoko historiaurreko legadua gordetea; horren ikerketa eta katalogazinoa; eta herritarren artean ezagutarazotea.
Azken txanpan sartu da Film Laburren VI. Zirkuitua
2009-04-02 15:36 BarriakMartiaren 5ean hasi zanetik, 33 emonalditan erakutsi dau zirkuituak azken hileotan euskeraz sortutako zortzi film laburrez osotutako aukeraketea.
'Hizkuntz Eskubideen Behatokiak esana Europako Kontseiluak eta Nazino Batuen Erakundeak berretsi'
2009-04-02 12:47 Euskerea berbagai'Behatokiak bideratu dituan ia 7.000 espedienteez berba egitea baino, nahiago dot azpimarratu zelan berretsi daben Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren diagnosia Europako Kontseiluak eta Nazino Batuen Erakundeak', gaineratu dau Mendigurenek.
Antonio Arrueren idatziak eta berbaldiak jasoten dituan liburua aurkeztu dabe
2009-04-02 11:58 KultureaBarikuan, apirilak 3, Antonio Arrue: Idaztiak eta hitzaldiak izeneko liburua aurkeztu da Donostian, Kutxaren Doctor Camino liburutegian. Liburua urtarrilean hil zan Antonio Zavala euskaltzain osoak idatzi eban eta Euskaltzaindiaren 'Euskaltzainak' bildumearen bosgarren zenbakia da.
Joxe Lizaso bertsolaria hil da
2009-04-02 10:53 BertsolaritzeaAtzo, apirilak 1, arratsaldean hil zan Azpeitiko bere etxean, 82 urtegaz. Hileta-eleizkizunak gaur, eguena, izango dira arratsaldeko 19:30ean Azpeitiko parrokian.
'Hitzen Musika' Haur eta Gazteen Liburuaren Nazinoarteko Eguna 2009
2009-04-02 10:26 kulturbizApirilaren 2an eta 3an, AlhóndigaBilbaok Haur eta Gazteen Liburuaren Nazinoarteko Eguna ospatzera konbidatzen gaitu, Hans Christian Andersen idazle daniarraren jaiotza gogoratuz. Hitzordua BilbokoIndautxu plazan izango da.
Gonzalo Dean eta Ana Maria Pampin dira Blas de Oteroren olerkiei buruzko I. Argazki Digitaleko Lehiaketako irabazleak
2009-04-01 15:33Blas de Otero Fundazinoak deitutako 'Bertso batzuetarako irudiak' Argazki Digitalaren I. Saria lehiaketako epaimahaiak, bere bi mailatan emon ditu sariak: bata, 14 eta 17 urte bitartekoan, 17 urtetako Gonzalo Deán Oroz iruindarrari eta 18 eta 20 urte bitartekoen mailan, Ana María Pampin Torreiro20 urtetako bilbotarrari.
Apirilaren 14an zabalduko da 2009ko Aste Nagusiko Bertako Pop Rock Erakustaldian parte hartzeko epea
2009-04-01 15:19 MusikeaPop eta rock estiloko taldeak (jazza ez) onartuko dira eta taldeen aukeraketan aparteko garrantzia emongo jako emakumeek osotutako taldea izateari eta euskeraz egindako lanak aurkezteari.
Mikel Atxagak omenaldia jaso dau Donostian
2009-04-01 14:45 sariak-autortzakOrain Mikel Atxagari buruzko liburua argitaratu dauen Bidegileak bildumearen barruan, euskalgintzan aitzindari izan diran 200dik gora personen bizitza eta lana ezagutzera emonaz, danetara, 54 sorta kaleratu dira.
Euskaltzaindiak Jean Saroihandiren artxiboa digitalizau dau
2009-04-01 12:27 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiaren eta Bordeleko Michel de Montaigne III Unibersidadearen artean sinatutako hitzarmen bati esker, Jean Saroihandiren artxiboa digitalizau da osorik eta ikerleen esku dago Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekan. Pirinioetako hizkuntza eta hizkera guztien ganeko materialak batzen ditu, eta guztira 74.000 irudi dira, horreetatik heren bat euskeraren ganekoak,
Panamako estresaren ondoren, Ozeano Barean, Galapagoseko paradisutik
2009-03-31 18:47 Euskaldunak munduanGalapagosera heldu aurretik Perlas ugartean egon ginan estres maila murrizteko asmoz. Lortu genduan, bai. Leku zoragarria da baina arriskutsua: kokodriloak eta suge handi eta pozoitsu asko dagozalako. Dana dala, benetan oso ondo pasau genduan eta bertan, martiaren 15ean, nire urtebetetzea ospatu genduan. Hogeita bederatzi urte, zahartzen hasia naz...
Apirilaren 4an jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketa'09ko finala
2009-03-31 18:10 BertsolaritzeaFinala datorren zapatuan, apirilaren 4an jokatuko da Gasteizeko printzipal Antzokian. Bertsolariak: Manex Agirre, Rikardo Gonzalez de Durana, Iñaki Viñaspre, Juan Mari Juaristi, Oihane Perea eta Asier Otamendi. Aurkezle lanak Rakel Anituak egingo ditu eta gai-jartzailea, barriz, Idoia Beitia izango da.
Ia 11.000 umek parte hartu dabe Bilboko aurtengo 'Ikusi eta Ikasi' programan
2009-03-31 17:59 Euskerea berbagaiBilboko Udaleko Euskera Saileko 'Ikusi eta Ikasi' umeentzako euskerazko ekitaldien programearen bosgarren edizinoak 'egundoko partaidetzea' izan dau eta, danetara, 10.960 ume eta gaztetxuk parte hartu dabe euskerazko ekitaldi-sortan, antolatzaileek jakinarazo dabenez.
Etxepare Euskal Institutuak 941.000 euroko aurrekontua izango dau aurten
2009-03-31 17:25Etxepare Euskal Institutuaren helburu nagusia euskerea eta euskal kulturea Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatzea eta zabaltzea da, bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adierazmoldetan.
Lau Max sari euskal ordezkarientzat
2009-03-31 15:16 Kulturea'Superplast' lanak irabazi dau Euskarazko Antzerki Egile Onenaren saria, Errebelazino saria 'Hnuy illak' jaso dau eta Damian Muñoz dantzariak Dantzako Gizonezko Antzezle Onenarena. Azkenik, Paul Berrondok taldeko aktore onenarena jaso dau.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...