Biutiful

Karolina Almagia 2010-12-17 15:38   Zinema kritikak

Edonor deprimiduteko modukoa da Alejandro Gonzalez Iñarrituren azken filma. Gupidabakoa. Eta hain tristea, zikina eta iluna da, ez dauela ezta bere helburua beteten: bidegabekeriaren kontrako sentimentuak sortarazo baino, amorrua eragiten dau. Zuzendariaren kontrako amorrua, hain zuzen be.

- Jaotorrizko izenburua: Biutiful
- Zuzendaria: Alejandro González Iñarritu
- Herrialdeak: Espainia, Mexiko
- Urtea: 2010
- Iraupena: 147 minutu
- Aktoreak: Javier Bardem, Félix Cubero, Blanca Portillo, Rubén Ochandiano, Martina García, Manolo Solo, Karra Elejalde, Eduard Fernández, Piero Verzello, Ana Wagener, Maricel Álvarez, Violeta Pérez, Tomás del Estal, Albert Grabuleda Capdevila, Diana Aymerich, Isaac Alcayde, Raul Moya Juarez, Jesus Puchol
- Gidoia: Alejandro González Iñarritu.
- Produzino-etxeak: Universal Pictures, Focus Features, Mod Producciones, Cha Cha Cha.

Edonor deprimiduteko modukoa da Alejandro Gonzalez Iñarrituren azken filma. Gupidabakoa. Eta hain tristea, zikina eta iluna da, ez dauela ezta bere helburua beteten: bidegabekeriaren kontrako sentimentuak sortarazo baino, amorrua eragiten dau. Zuzendariaren kontrako amorrua, hain zuzen be.

Egia esateko, ohituta gengozan Gonzalez Iñarritu eta Guillermo Arriaga gidoilarien filmetatik estututa urtetera, baina honek ziriari zotza sartu deutso. Dena da hain baltza...! Bihurregia dan argudioan, danetarik sartu gura izan dau Babel eta 21 gramos filmen egileak. Hasteko, protagonisteari osaezina dan minbizia diagnostiketan deutse, aste batzuk besterik ez jakozala geratzen iragarriz. Kontua da Bardemek egiten dauen pertsonaia horrek bi ume dituala, eta bere emazteak, bipolarra izateaz gan, drogak hartzen dituala. Hori guztia gitxi balitz, etorkinakaz egiten ditu tratuak gizonak, eta horrela atzerritar horreen arazoak be erakusten deuskuz. Heriotza, drogak, ustiatze metodoak, marginazinoa... Danetarik daukagu pelikula honetan. Eta, betiko moduan, umeen sufrimentua. Egileak jakin badaki ikuslea sufriarazoteko biderik zuzenena babesik bako umeak erabiltea dala.

Eta gehiago. Errealismo magikoaren tanta batzuk botateko, bidenteak, hildakoen agerpenak eta abar be topauko doguz. Eta zikinkeria asko eta asko. Antza, bizitza honetan ez dago argirik Gonzalez Iñarriturentzat; dana da iluntasuna, dana da kakazaharra.

Bai, egia da: Bardem oso ondo dago. Eskerrak, ze ia plano danetan urteten dau. Eta egia da, baita, filma ondo zuzenduta dagoala eta argazkilaritza bikainekoa dala, baina hori ez da nahikoa. Eta ganera, luzeegia da, amaitezina. Ordubeteko sufrimenduak ditu sobran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu