'Amerikanuak' film-dokumentala 2011ko Goya sarietan finalista izateko lehiatuko da

Bizkaie! 2010-12-21 10:40   Barriak

Film Onena (Berde Produkzinoak eta Zigor Etxebarria), Produkzino Zuzendaritza Onena (Zigor Etxebarria), Montaje Onena (Gorka Bilbao), Pelikula Dokumental Onena (Berde Produkzinoak eta Zigor Etxebarria), Zuzendaritza Barri Onena (Nacho Reig), Gidoi Original Onena (Nacho Reig), Argazki Zuzendaritza Onena (Gorka Bilbao) eta Soinurik Onena (Zigor Etxebarria, Iñigo Egido) kategoriatan izango da aurre-hautagai.

Amerikanuak film-dokumentala 2011. urteko Goya sarietan finalista izateko zortzi kategoria desbardinetan lehiatuko da, filmaren arduradunek jakinarazo dabenez.

Film Onena (Berde Produkzinoak eta Zigor Etxebarria), Produkzino Zuzendaritza Onena (Zigor Etxebarria), Montaje Onena (Gorka Bilbao), Pelikula Dokumental Onena (Berde Produkzinoak eta Zigor Etxebarria), Zuzendaritza Barri Onena (Nacho Reig), Gidoi Original Onena (Nacho Reig), Argazki Zuzendaritza Onena (Gorka Bilbao) eta Soinurik Onena (Zigor Etxebarria, Iñigo Egido) dira zortzi kategoriak.

Amerikanuak filmak Nevadako (AEB) Elko herrira joandako zenbait euskaldunen historia kontetan dau. Oinarrian, nostalgiari buruz berba egiten dau, atzerrian bizitza duina izateko burrukeari eta komunidade bateko kide sentiduteari buruz.

Euskeraz landutako proiektua da, produktora txiki baten filosofiagaz egindako dokumentala, alkarlanean egindakoa. Gorka Bilbao (Gernika, 1974) eta Nacho Reig (Teruel, 1969) zinegileek sortua, Zigor Etxebarriak eta Berde Produzkzinoetako Jose Luis Barredok produzidu dabe eta Barton Films-ek banatu.

Goya sarien 25. edizinoa 2011ko zezeilaren 13an izango da, Madrileko Teatro Real-ean. Aurretik, urtarrilaren 11n, deialdiaren behin betiko hautagaiak jakinarazoko dira Espainiako Zinema Akademiaren egoitzan.

Danetara, 113 pelikula dagoz Goya sarietan hautagai izateko. 2010eko urtarrilaren 1tik abenduaren 31eraino estreinautakoak, 72 fikzinokoak dira, 36 dokumentalak eta sei animazinokoak. Hamar film hispanoamerikar be lehituko dira, Europako 102 film luze eta 85 labur, horreetatik 55 fikzinozkoak, 17 dokumentalak eta sei animazinokoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu