Xaramela, karaoke herrikoia euskerearen alde Bilbon eta Donostian
2010-12-17 15:49 Euskerea berbagaiAbenduaren 21ean, martitzenean, Santo Tomas azokea karaoke jentetsua izango da, izan be, ekimen berezia tarteko dala, milaka lagunek EtxE abeslari bizkaitarrak egin dauen Guk Euskaraz abesti ospetsuaren bertsinoa kantauko dabe. Proposamenari Xaramela izena jarri deutsie eta aldi berean egingo da Bilboko Arenalen eta Donostiako Boulevardeko kioskoan 13:00etatik 15:00etara.
Abenduaren 21ean, martitzenean, Santo Tomas azokea karaoke jentetsu a izango da, izan be, ekimen berezia tarteko dala, milaka lagunek EtxE abeslari bizkaitarrak egin dauen Guk Euskaraz abesti ospetsuaren bertsinoa kantauko dabe. Proposamenari Xaramela izena jarri deutsie eta aldi berean egingo da Bilboko Arenalen eta Donostiako Boulevardeko kioskoan 13:00etatik 15:00etara.
Azkue Fundazinoa izan da ekimen hori sustatu dauena. Helburua euskerearen erabilerea bultzatzea da teknologia barriak erabiliz, zehatz telefonia mobilaren alorrean eta gehienbat gazteen artean. Izan be, gaur egun 30 urte baino gitxiagoko euskal herritarren % 77 baino gehiago telefono mobila euskeraz erabiltzeko gai da.
Euskaltelek babestuko dauen karaokean Urkoren Guk Euskaraz kantuaren bertsinoa, EtxE abeslari bizkaitarrak egin dauen bertsinoa kantauko da. Hitzak bi urietan jarriko diran pantaila handien bidez jarraitu ahal izango dira, bai eta modu masiboan banatuko diran eta kantuaren hitzak dituen flyersen bidez be.
Horrezaz gan, bertan batzen diranek doban dan telefono honetara deitu ahal izango dabe (900 84 00 77) eta amaitzen danean, SMS bat jasoko dabe kode bategaz. Kode horregaz euren ahotsa entzuteko aukerea izango dabe www.xaramela.net webgunean.
Bilboko ekitaldia Arenalen izango da eta Joseina Etxeberriak eta EtxEk berak dinamizauko dabe. Donostian, barriz, Boulevardeko kioskoan izango da eta Joxe Felipe Auzmendik dinamizauko dau. Bertan, Urkok, jatorrizko bertsinoaren egileak parte hartuko dau.
Ekitaldi hori Azkue Fundazinoak abenduaren hasieran hasi eban sentsibilizazino-kanpainearen amaierea izango da. Horretarako, bideo biral bat egin da, Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait gune estrategikotan grabau dana eta Guk Euskaraz abesti herrikoiaren bertsinoa erreproduziduten dauena. Bideoan EtxEk abesten dau eta nazionalidade desbardinetakoak izanda, Euskadin bizi diran persona anonimoek be parte hartu dabe.
Aitatu bideoa askotan erreproduzidu da hile honetan zehar, Euskeraren Eguneko, Durangoko Azokako edota Erreala-Athletic derbiko oroipen ekitaldietan. Azken horretan, bi ekipoek, partidua baino lehenago egin zan ekitaldi batean, ekimenagaz bat egin eben.
Bizkaiko Lurralde Historikoan, foru aldundiak eta Bilboko Udalak proposamenean lagundu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!