Alkartasuna Fundazinoak Basterretxea, Goñi, Robles eta Iturrioz sarituko ditu euskal kulturea aberasteagaitik

Bizkaie! 2010-12-17 10:44   sariak-autortzak

Nestor Basterretxea eskultoreak, Libe Goñi andereñoak, Ugutz Robles diziplina anitzeko artisteak eta Andoni Iturrioz kultura-sustatzaileak jasoko ditue 2010ean Alkartasuna Fundazinoak urtero emoten dituan Ohorezko Lauburuak ‘euskal kulturea eta euskerea sustatzeagatik eta defendiduteagaitik'.

Nestor Basterretxea eskultoreak, Libe Goñi andereñoak, Ugutz Robles diziplina anitzeko artisteak eta Andoni Iturrioz kultura-sustatzaileak jasoko ditue 2010ean Alkartasuna Fundazinoak urtero emoten dituan Ohorezko Lauburuak ‘euskal kulturea eta euskerea sustatzeagatik eta defendiduteagaitik'.

Euskal Herriko zenbait jentek eta kolektibok gure hizkuntzearen eta kulturearen alde egindako lana saritzeko sortutako sarien bigarren edizino honetan, Alkartasuna Fundazinoak autortu egin nahi dau lau saridunek gizartearen zerbitzura egin daben ibilbide luze eta oparoa; izan be, saria jasoko daben persona horreek gure Herrialde txikitik bolada gatx eta gogorretan egin daben etenik bako lanari eta lan isilari esker ekarpen garrantzitsuak egin deutsiez kultura unibersalari, euskal kulturearen alde lan egitea abarkaduna izatearen edo jomuga txikiak izatearen sinonimoa dala dinoenen topiko triste eta faltsua hausiz.

Rafael Larreina Alkartasuna Fundazinoaren presidenteak emongo deutsez Ohorezko Lauburuak eta Ohorezko diplomak saridunei abenduaren 18an (zapatua) Baionako Trinquet Moderne-n, 11:00etatik aurrera. Ekitaldi horretan Jean Mixel Bedaxagar eta Mitxel Etxecopar musikariek, Luis Laka eta Fermin Mihura bertsolariek hartuko dabe parte, eta, amaitzeko, bazkari bat egingo da saridunen omenez.


Saridunak:

- Nestor Basterretxea Arzadun. Eskultorea, margolaria eta euskal zinema-zuzendaria.

- Libe Goñi. Iparraldeko ikastoletako lehen andereñoa eta euskal eskola publikoaren andereño aitzindarien kolektiboaren kide nabaria.

- Ugutz Robles-Aranguiz. Lapurdiko diziplina anitzeko artistea (antzerkia, musika, olerkia, balleta).

- Andoni Iturrioz. Senpereko Larraldea kulturgunearen sustatzailea; bertsolaritza-arloko ekitaldiak, pintura- eta eskultura-erakusketak eta euskereari eta euskal kultureari buruzko berbaldiak egiten dira gune horretan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu