2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko liburua eta MP3a argitaratu ditue
2010-12-17 13:39 BertsolaritzeaUrtebete pasau da Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finaletik. Memoriak bere mugak ditualako, Barakaldoko zitan entzun ziran alerik onenak liburu eta MP3 batean batu ditu Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak.
Urtebete pasau da Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finaletik. Memoriak bere mugak ditualako, Barakaldoko zitan entzun ziran alerik onenak liburu eta MP3 batean batu ditu Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak.
Liburuan 140 bertso-aldi jaso dira, Martin Aramendik transkribidu ditu guztiak. Bertsoez gan, saioetako kronikak eta eretxiak be jaso dira, Zestoatik Barakaldorako bidean Estitxu Eizagirrek, Ion Ansak eta Miren Ibarluzeak idatzitako gogoetak eta John Miles Foleyk, Pirritx eta Porrotxek eta Eva San Ginesek finalaren bueltan egindako gogoetak be. Joanito Dorronsorok jaso ditu Txapelketako doinu barrien partiturak.
Liburuan batzen diran bertsoaldiak entzungai jarri gura izan ditu Bertsozale Elkarteak. Holan, liburuan erantsita dator CD batean, MP3 formatuan batu ditue.
Durangoko Azokan egon zan salgai liburua, eta ohiko liburudendatan topau ahal izango da Gabon bueltatik aurrera, 25 euroan. Bestela, www.lanku.com be badago eskuragarri.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!