2011ko Bilbao BBK Live jaialdia garagarrilaren 7tik 9ra bitartean izango da

Bizkaie! 2010-12-21 12:06   Musikea
Honezkero salgai dago 90 euroko bono berezia

Bilbao BBK Live jaialdiaren datak jakinarazo barri ditue. Garagarrilaren 7tik 9ra bitartean izango da aurten eta honezkero salgai dago 90 euroko bono berezi bat jarriko da salgai (banaketa gastuak aparte). Urtarrilaren 25era arte egongo da eskuragai eskaintza berezi hori.

Bilbao BBK Live jaialdiaren datak jakinarazo barri ditue. Garagarrilaren 7tik 9ra bitartean izango da aurten eta honezkero salgai dago 90 euroko bono berezia (banaketa gastuak aparte). Urtarrilaren 25era arte egongo da eskuragai eskaintza berezi hori.

Hurrengo barikutik aurrera, ganera, Eusko Jaurlaritzeak bigarrenez martxan jarri dauen Kultura Bonoaren bidez erosi ahal izango dira jaialdirako sarrerak honako leku honeetan:

- Gasteizen: ASIACen bulegoan (Administrador de Servicios de Información y Atención al Contribuyente). C/ Eduardo Dato, 11- Bajo. 01005 Vitoria-Gasteiz. Tel: 945 161 160

- Bilbon: Azkena Bilbon. Ibañez de Bilbao, 26. 48001 Bilbo. Tel.: 94 424 08 90

- Irunen: Bloody Mary. Cipriano Larrañaga, 9. 20.302 Irun. Tel.: 943 61 43 60

Azkenik, BBK-k be 15 euroko deskontua egingo deutse BBK 26 txartelagaz erosiko diran lehen 500 bonoei (bono bat txartel bakotxeko).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu