Ruper Ordorikak zemendiaren 19an kaleratuko dau disko barria
2009-09-10 14:34 MusikeaHaizea Garizumakoa izenpean, diskoa New York urian grabau eban uda hasikeran Ben Monder, Kenny Wollesen eta Skuli Sverrison musikari bikainen laguntzinoagaz eta egunotan nahasketak egiten dabil Jean Phocas teknikaria ondoan dauela.
Emakumeek trikitixeagaz izandako loturea aztertuko dabe 'Inpernuko Poza' jardunaldien VII. edizinoan
2009-09-10 14:09 MusikeaEmakumea eta trikitixea. Edota trikitixa eta emakumea. Gaur egun, alkarrekin ondo ezkontzen diran berba bi horreek bata bestetik aparte bizi izan dira derrigorrez. Ez da hainbeste denpora emakumeak galarazpenetik plazarako bidea egin ebanetik. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatuta, 'Inpernuko Poza' jardunaldiek ilunetik argirako bide hori erakutsi gura dabe gaur eta bihar Donostiako Udal Liburutegian.
Borneoren agurra (II)
2009-09-10 11:26 BidaideBorneon, deforestazinoari aurre egin eta suntsitutako oihanak berreskuratzeko ahaleginetan dabizan enpresak egon, behintzat, badagoz. Hori bai, etekina ataratea da euren helburua, mundu garatuaren 'urre likidoa' izan daitekena sortuz: bigarren belaunaldiko bioerregaiak.
'Una ría con duende' jaialdiak flamenkoa hurreratuko dau Bilbora
2009-09-10 10:40 kulturbizBarikuan, irailak 11, hasi eta urriaren 3ra bitartean, Una ría con duende topaketa flamenkoen jaialdia egingo da Bilbon, laugarrenez. Kontzertuak, kantak, jantzak, gitarrea eta perkusinoa lantzeko tailerrak, zinema-emonaldiak eta berbaldiak batzen dituan ekitaldi-programa zabala preparau dabe antolatzaileek.
XXIII. Habanera Jaialdiak itsas doinuak ekarriko ditu Getxora
2009-09-09 18:46 MusikeaHabanerak eta itsas doinuak izango dira protagonista nagusi Getxon barikutik, irailak 11, domekara arte, Getxoko XXIII. Habanera Jaialdiaren eskutik. Hiru egunez, Portugaleteko Santa María abesbatza, Grup Berngantí kataluniarra eta Kubako Caracol taldea izango dira jaialdian.
Frankismoaren biktimei gorazarrea Berrizen irailaren 11n
2009-09-09 17:58Arratsaldeko 18:00etan, 'Esklabutzea frankismoan: errepideak eta fortifikazinoak mendebaldeko pirinioan' erakusketea egongo da ikusgai kultur etxean; 20:00etan, Oroimenaren Bidearen ondoan, lore eskaintzea egingo da; 20:30etan, afari-merienda Erralderen eskutik, udaletxearen lorategian eta, azken buruan, 21:30etan, Durangoko Orfeoiaren emonaldia, udaletxearen lorategian.
XXXVII. Ezpatadantzari Eguna Izurtzan
2009-09-09 15:27 KultureaDatorren zapatuan, irailak 12, Izurtzan XXXVII. Ezpatadantzari Eguna ospatuko da, sano egun garrantzitsua Bizkaiko eta Euskal Herriko folklorezaleen artean, kontuan izanik 'Dantzari dantza' edo 'Bizkaiko Ezpatadantza' izenakaz ezagutzen dan jantza multzoak, Durangoko eskualde honetako sei eleizateetan iraun dauela mendeetan zehar.
Nazinoarteko kaleko musikarien 'Musikale' topaketeak 12 talde ekarriko ditu Bizkaiko lau udalerritara
2009-09-09 15:20 MusikeaLeioako, Basauriko, Erandioko eta Sestaoko kaleak musikaz jantziko dira irailaren 18tik 20ra bitartean ospatuko dan Musikale Nazinoarteko Kaleko Musikarien IX. Topaketeari esker. Portugaleko Desbundixie, Erresuma Batuko Redding Scottish Pipe Band edota bertoko Turukutupa izango dira, besteak beste, parte hartzaileak.
Euskal Jaia eta Kalebambalina Sopelanan
2009-09-09 14:20Uribe Kostako Sopelana herrian ekitaldiz betetako bi astegoien izango dira hurrengoak. Euskal Jaia irailaren 12an eta 13an eta Kalebambalina 2009, kale antzerki, zirku eta animazino festibala.
Euskaldunon hizkuntza-eskubideak urratu dira Ertzaintzaren deialdi barrian
2009-09-09 12:38 Euskerea berbagaiDeialdi barriko 260 lanpostu horreetarik 108k besterik ez dabe derrigorrezko lehen hizkuntza-eskakizuna. Era berean, merezimendu legez baloretan danean, euskeraz jakiteak puntuazino osoaren % 9,09 besterik ez dau hartzen.
Kepa Junkerak kontzertua eskainiko dau zapatuan Kaliforniako Redwood Cityn
2009-09-09 10:57 Euskaldunak munduanKepa Junkera abuztuan joan zan AEBtara eta 2010ko garagarrilera arte bertan egoteko asmoa dauka. Espainiako zenbait kantarik euskal kantu tradizionalak abestuz osotutako 'Etxea' lanaren bidetik jarraituz, oraindino ezagutzera emon ez dituan ameriketako artistakaz euskal kantuak grabetea eta disko barria preparetea da egonaldi honen helburua.
Asiako egileen obrak III. Nazinoarteko Getxophoto Argazki Jaialdian
2009-09-08 18:34 KultureaErakusketak hile osoan zehar ikusi ahal izango dira, 2009ko irailaren 10etik urriaren 11ra. Jaialdiaren ekintza nagusiak, barriz, jaialdiaren lehen astegoienean egingo dira, irailaren 11tik 13ra
'Asiako fikzioak' izenpean, gaur aurkeztu dabe Getxoko Portu Zaharrean III. Getxophoto. Txina, Japon, Hego Korea eta Taiwan-eko hogei ospedun egileren obrak aukeratu ditu hirugarrenez jaialdiko komisario lanak egin dituan Alejandro Castellotek.
XVI. Mahats-batzearen Jaia irailaren 13an Paganos herrian
2009-09-08 17:17 Jan edanakIrailaren 13an, mahats-batzearen garaiagaz bat eginez, urtez urte Arabar Errioxako udalerri batean egiten dan Mahats Batzearen Festako XVI. edizinoa ospatuko da. Aurten jai herrikoi hori Páganos herrian egingo da eta urtero hurreratzen diran 15.000 bisitariak batzea espero da.
Jantzan ikasteko tailerrak eskainiko ditu Dantzaldi Ibiltariak
2009-09-08 15:56 KultureaEuskal musika-ondarea erabarritzen diharduen Aiko euskal jantza taldeak eskainitako 'Dantzaldi Ibiltaria' ekimenaren bigarren edizinoa ikasturte barriagaz bat hasiko da. Bizkaiko hainbat herritan izandako tailer ibiltarien lehenengo edizino arrakastatsuaren ondoren, taldeak sei ikastaro finko antolatu ditu aurtengo ikasturterako.
Bilboko uri-espazioa berreskuratu gura dau Jet Lag Bio´09 jaialdiak
2009-09-08 15:38 jardunaldiakUrriaren 1etik 4ra, Jet Lag Bio´09 Bilbao Urban Expression jaialdia lau bloketan garatuko da uriburu bizkaitarrean: parte-hartzeak, Moda eta Joerak, Urban Kirolak eta Musikea. Ekintza horreek Bilboko hainbat espaziotan egingo dira eta Berlin, Dakar, Medellin, San Frantzisko eta Shanghaiko uri-kultura gazteen espilu izango dira. Aurkezpen-ekitaldian Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol arloko zinegotzi Jon Sustatxa eta arlo bereko ordezkari Mari Jose Miralles eta Jose Antonio Garaizar izan dira.
Agin Rezola nagusi XXXIII. Lizardi Sarian
2009-09-08 12:22 BertsolaritzeaSaio erregular, txukun eta bizia eginda, Agin Rezolak batu eban puntu gehien. Bigarren Uxue Alberdi izan zan, eta bertsorik onenaren saria be Agin Rezolarentzat izan zan.
Ikasturte barria Bartzelonako Euskal Etxean
2009-09-08 11:55 Euskaldunak munduanBartzelonako Euskal Etxeak zerbitzu barriak eskainiko dituen gunea estreinauko dau laster, izan be, neguan hasitako Txokoaren lanak amaitzeko oso gitxi falta da, izan be, Alkargunearen zabaltze ekitaldia irailaren 18an izango da.
Zinematografiari buruzko tailerrak Bilbon
2009-09-08 11:39 BarriakBasurtu, Barrainkua eta Deustuko udaltegiek, Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Zinematografiari buruzko Ikastaroen beste edizino bat abiarazo dabe. Tailerretan, honako bi ikasgai honeek jorratuko dira: film laburrei buruzko hastapenak eta edizino eta muntaketa digitala.
'Bertsolaritza eta kazetaritza' mintegia Bertsozale Alkartearen eskutik
2009-09-08 11:15 BertsolaritzeaBertsozale diran irakurle, entzule, ikusleei ez eze, bertsolaritzara hurreratzen dan jente barriari be bertsoez azalpenak emoteko bitartekoak eta baliabideak emon nahi deutsez kazetariei Bertsozale Alkarteak. Horretarako, egun biko mintegia antolatu dabe.









Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...