Jone Uria bizkaitarra zuzenean sailkatu da Hendaiako finalaurrekora

Bizkaie! 2009-10-05 10:37   Bertsolaritzea

Zestoan jokatutako Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen final laurenean, puntu eta erdiko aldeagaz Jone Uria 19 urteko algortarra nagusitu zan (661,5). Bigarren sailkatua Uxue Alberdi izan zan (660 puntu) eta hirugarrena, barriz, Iñaki Gurrutxaga baina sano atzerago (642,5 puntu).

Zestoan jokatutako Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen final laurenean, puntu eta erdiko aldeagaz Jone Uria algortarra nagusitu zan (661,5). Bigarren sailkatua Uxue Alberdi izan zan (660 puntu) eta hirugarrena, barriz, Iñaki Gurrutxaga baina sano atzerago (642,5 puntu). Honenbestez, ezustean 19 urteko algortarra zuzenean sailkatu da Hendaiako finalaurrekora. Beste bost bertsolariak puntuazinoaren arabera sailkatuko dira lehen fase honen amaieran.

Uztapide, orain ehun urte jaioten ikusi eban herrian, Zestoako Gurutzeaga Frontoian 750 lagun inguru batu ziran Txapelketako lehen saioko sei bertsolarien lana jarraitzeko eta gustora joan ziran danak etxera.


Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa. Lehen final laurena, Zestoan (Sailkapena)

1.- Jone Uria, 661,5 puntu.
2.- Uxue Alberdi, 660 puntu.
3.- Iñaki Gurrutxaga, 642,5.
4.- Oihana Bartra, 612.
5.- Miren Artetxe, 583,5.
6.- Odei Barroso, 574,5.


Datozen saioak

- Leitzako Udal Kiroldegian, urriaren 10ean, 17:30ean. Bertsolariak: Ainhoa Agirreazaldegi, Ibon Ajuria, Iñigo Manzisidor, 'Mantxi', Xabier Sukia, Iñigo Olaetxea eta Etxahun Lekue. Gai-emoilea: Fernando Anbustegi

- Bilboko Arriaga Antzokian, urriaren 11n, 17:30ean. Bertsolariak: Asier Otamendi, Iñaki Zelaia, Maddalen Arzallus, Jexux Mari Irazu, Julio Soto eta Amaia Agirre. Gai-emoilea: Maite Berriozabal.


Sarrerak

Honezkero salgai dagoz www.bertsolarrerak.eu atarian Leitzako eta Bilboko final laurenetarako sarrerak. Baita BEC-en abenduaren 13an izango dan finalerako sarrerak be.


Informazino gehiago:

www.txapelketanagusia.eu
www.bertsoplaza.tv
www.bertsozale.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu