Haur Literaturako Mikel Zarate I. Saria 2010 aurkeztu dabe Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak

Bizkaie! 2009-10-01 15:34   Kulturea

Mikel Zarateren hiru senitartekoen (Gorka, Ritxar eta Mikel) izenean, Ritxar Zaratek esan dau 1973an Mikel Zaratek Txomin Agirre Saria jasotako 'Haurgintza minetan' nobelea idatzi ebanetik 36 urte joan diranean eta Mikelen heriotzearen 30. urteurrenean datorrela haren besoetakoa, Haur Literaturako Mikel Zarate I. Saria.

Umeentzako irakurgai barriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate Lehiaketea sortu dabe, euskal kulturearen alde lan itzela egindako lezamar idazlearen gomutaz. Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskeraz sortutako kontakizunak aurkez daitekez, baita bizkaieraz idatzitakoak be, jatorrizkoak, beste inondik moldatu bakoak eta aurretik saririk jaso eta argitaratu ez diranak. Lanak hartzeko azken eguna 2010eko martiaren 1a izango da. Epaimahaiak erabagia hartzeko azken eguna, ostera, 2010eko apirilaren 15a izango da.

Lezamako Udalak Elkar argitaletxeari egindako proposamena errealidade bihurtu da alde bien arteko sintonia onari esker eta, gauzak ondo, datorren urteko udabarrian jakingo dogu I. Mikel Zarate Saria nork eskuratzen dauen, gitxieneko kalidadeko lanik ez dagolako epaimahaiak saririk ez emotea erabagiten ez badau, behintzat. Epaimahaia Leire Bilbao Barrietabeña, Julen Gabiria Lara eta Xabier Mendiguren Elizegi idazleek osotuko dabe.

Mikel Zarate (1933-1979) Lezaman sortutako idazlea, euskaltzalea, gizarte eragilea, idazleen bultzatzailea, bizkaierearen eta batuerearen arteko zubigilea eta euskerearen transmisinoaren ardurea eukan sortzaileak holango Saria eta gehiago be merezidu dauela adierazo dau Xanti Jaka Elkarreko ordezkariak eta Lehiaketeak ibilbide luzea izatea espero dauela.

Bilbon egindako aurkezpen ekitaldian izan diran Mikel Zarateren hiru senitartekoen (Gorka, Ritxar eta Mikel) izenean, Ritxar Zaratek esan dau 1973an Mikel Zaratek Txomin Agirre Saria jasotako 'Haurgintza minetan' nobelea idatzi ebanetik 36 urte joan diranean eta Mikelen heriotzearen 30. urteurrenean datorrela haren besoetakoa, Haur Literaturako Mikel Zarate I. Saria.

Haur Literaturako Mikel Zarate I. Sariaren oinarriak

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu