Elorrioko errebonbiloen ganeko liburu bat idatzi dau Iñaki Irigoienek

Bizkaie! 2009-10-01 15:19

Argitalpen barri honetan egileak ohitura honen eta Durangaldeko eta Bizkaiko beste arma-erakustaldi batzuetan sorreran sakontzen dau eta Lepantoko bataila eta Amandotar anaien legendaren inguruan ezaupideak be emoten ditu. Ikerketeagaz batera, liburuak 1900 eta 1965. urteen artean Errebonbiloei egindako argazki batzuk batzen ditu.

Urriaren 2an, barikua, arratsaldeko 19:30etan, Elorrioko udaletxean Iñaki Irigoien ikerlariak uri hartako Errebonbilloen ganean idatzi dauen liburua aurkeztuko da. Argitalpen barri honetan egileak ohitura honen eta Durangaldeko eta Bizkaiko beste arma-erakustaldi batzuetan sorreran sakontzen dau eta Lepantoko bataila eta Amandotar anaien legendaren inguruan ezaupideak be emoten ditu. Ikerketeagaz batera, liburuak 1900 eta 1965. urteen artean Errebonbiloei egindako argazki batzuk batzen ditu.

Aurkezpenean honako honeek parte hartuko dabe: liburuaren idazle Iñaki Irigoenek, Niko Morenok, Elorrioko alkateak eta Gerediaga Alkarteko lehendakari Nerea Mujikak.

Argitalpen hau gure eskualdeko folkloreagaz eta, batez be, Errebonbiloakaz izan dogun zorra kentzera dator. Jantzari jantzari buruz hainbat liburu kaleratu dira, baina, Errebonbiloen ganean hau da plazaratzen dan lehenengo liburua. XIX. mendetik aurrera, prentsan, aldizkarietan, folkloreari buruzko liburu zabalagoen barruan hainbat artikulu argitaratu dira, baina zor genduan Errebonbiloei eskainitako liburu bat, sorrerea, esanahia eta abar batuko zituan liburu bat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu