Bilboko Euskera Sailak eta Nontzeberri atariak euskerazko blogen 'Bilboglari' Lehiaketea abiarazo dabe

Bizkaie! 2009-10-01 15:49

Bilboko Udaleko Euskera Sailak eta nontzeberri.com Interneteko kultura atariak 'Bilblogari' euskarazko blogen lehiaketea martxan jarri dabe. Ekimen honen helburua da euskerearen erabilerea Internet eta euskarri digitalen esparruan egonkortzea eta sustatzea.

Bilboko Udaleko Euskera Sailak eta nontzeberri.com Interneteko kultura atariak 'Bilblogari' euskarazko blogen lehiaketea martxan jarri dabe. Ekimen honen helburua da euskerearen erabilerea Internet eta euskarri digitalen esparruan egonkortzea eta sustatzea. Holan, beren bitakora zibernetikoak euskeraz sortzeko interesa daben Bilboko 15 eta 30 urte bitarteko gazte euskaldunek aukerea izango dabe euren lana sarituta ikusteko.

Gaur egun Sarean euskeraz egindako 5.000 blog inguru topau daitekez. Horreetatik 3.000 eguneratzen dira maiztasunez. Errealidade hau kontuan izanda, Euskera Sailak eta Nontzeberri euskerearen erabilerea komunikazio tresna barritzaile honetan sustatzeko ahaleginak egin nahi ditue.

Lehiaketak hiru kategoria ditu: blog personalak, taldeko blogak eta blog tematikoak. Parte-hartzaile bakotxak kategoria bakarrean parte hartu leike, baina nahi beste blog aurkeztu ahal izango ditu kategoria horretan.

Kategoria bakotxean Interneteko bitakora landuena sarituko da. Horretarako bloga sortu eta elikatzerakoan parte-hartzaileen irudimena eta trebetasuna kontuan hartuko dira. Bloga saritzerakoan honako erispideak balorauko dira: euskerearen maila, kalidade literarioa, diseinua, gaurkotze maila eta atarien originaltasuna.

Sariak ondokoak izango dira: blog personal onena (350 euro), taldeko blog onena (350 euro), blog tematiko onena (350 euro) eta blog originalena (350 euro).

Lehiaketan parte hartzeko epea urriaren 1ean hasiko da eta zemendiaren 30era bitartean Bilblogari-n sareratu ahal izango dira blogak. Izena emotea on-line izango da eta lehiakideek www.bilblogari.net webgunean topauko daben izen-emote orria bete beharko dabe eta bloga deskribiduko dauen irudi adierazgarri bat .jpg formatuan bialdu. Baldintza bakarra izango da astean behin gitxienez post bat idaztea 100 berbatakoa edo hortik gorakoa.

Abenduaren erdialdera, epaimahaikideak (blogetan eta teknologia barrietan bi aditu) blog irabazleak aukeratzeko batuko dira. Sari banaketea blogintzeari buruzko mintegi bategaz osotuko da eta bertan epaimahaikideek gai honi buruzko datu interesgarriak zabalduko ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu