Mundakako surf txapelketea martxan

Bizkaie! 2009-10-05 11:44

Danetara, mundu-mailako 45 surflari onenak ibiliko dira Mundakako olatuen ganean eta, zuzendariaren esanetan, 'aurten be, igaz legez, olatu onak espero doguz eta txapelketea arrakastatsua izango dala aurreikusi geinke'. Aurreikuspenak aurreikuspen, Mundakan olaturik egon ezean, surflariak Sopelanako hondartzara joango dira. Txapelketeak urriaren 17ra arte iraungo dau.

Gaur hasiko da 2009ko Billabong Pro Mundaka surf txapelketea. Craig Sage Euskadiko Billabong Pro txapelketako zuzendariak, Mundakako alkateak, Sopelanako alkateordeak eta lehiaketan parte hartuko daben surflari batzuek urriaren 17ra arte iraungo dauen txapelketaren nondik norakoak azaldu zituen prentsaurrekoan.

Danetara, mundu-mailako 45 surflari onenak ibiliko dira Mundakako olatuen ganean eta, zuzendariaren esanetan, 'aurten be, igaz legez, olatu onak espero doguz eta txapelketea arrakastatsua izango dala aurreikusi geinke'. Aurreikuspenak aurreikuspen, Mundakan olaturik egon ezean, surflariak Sopelanako hondartzara joango dira. Zentzu horretan, Sopelanako alkateorde Josu Landaluze pozik agertu da.

Surflarien artean Aritz Aranburu zarauztarra izango da. Bestalde, WCT mailako txapelketetan hiru 'wildcard' banatzen ditue, hau da, hiru surflari konbidetan ditue onenakaz lehiatu daitezan. Aurten, bi euskaldun dagoz horreen artean, Hodei Collazo eta Marcos Sansegundo zarauztarrak. Hirugarren wildcard¡-a Dean Bowen surflari gazte australiarrari emon deutse.


Egitarau kulturala

Mundakako Udala, txapelketeagaz bat, egitarau sozio-kultural zabala antolatu dau 'bisitariak gogoan Mundakako aisialdi eskaintzea indartzeko eta herriko ostalaritza eta merkataritza zerbitzuak sustatzeko'.

Urriaren 9an, herri kirolen erakustaldia izango da arratsaldeko 18:00etan Iñaki Perurena harrijasotzaileagaz. Gauean, barriz, musika ekitaldia izango da.

Urriaren 10etik 11ra, goizean 11:00etatik 14:00era eta arratsaldean 17:30etik 19:30era gazteentzako jolastokia egongo da. Urriaren 10ean, 'Betizu diskoteka' ikuskizuna egongo da etxeko txikienentzat. Gaueko 21:00etan, 'Mari biraka' taldeak 'kalejira mitologikoa' egingo dau Mundakako kaleetatik.

Urriaren 11n, Mundakako Arraun Taldearen egoitzaren aurrean herri sardinadea egingo da goizeko 11:30ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu