Euskalerriko Eskautak Bizkaiko alkarteko 27 taldeek urrian hasiko dabe ikasturte barria
2009-10-02 11:15'Euskalerriko Eskautak Bizkaia' irabazteko asmorik bako alkartea da eta, eskaut metodologia tarteko dala, ume eta gazteen aisialdian egiten dauen lan hezitzailearen eta ebanjelizatzailearen bidez, Bizkaiko herri eta auzoen hobekuntzearen alde lan egiten dau.

Euskalerriko Eskautak Bizkaia (EEB) osotzen daben 27 taldeek urrian ekingo deutsie kurtso barriari. Barriro be, alkarteko kideek gizarteari zabaldu eta erakutsiko deutsie ikasturtean zehar ume, gazte eta gurasoakaz egiten dan lana. Tailerrak, kale-animazinoa, jokoak eta hainbat ezusteko antolatuko ditue eskaut taldeek, 3.000 persona baino gehiagorentzat.
Alkarteko iturriek jakinarazo dabenez, talde bakotxaren jardun eremua kasuan-kasuan jagokon ingurua izango da (herria edo auzoa) eta helburua gazteentzako esparru hezitzaile eta dibertigarria sortzea da. Horretarako, 27 taldeek egiten daben jarduerea gero eta ezagunagoa izan daiten lagundu nahi dau.
'Euskalerriko Eskautak Bizkaia' irabazteko asmorik bako alkartea da eta, eskaut metodologia tarteko dala, ume eta gazteen aisialdian egiten dauen lan hezitzailearen eta ebanjelizatzailearen bidez, Bizkaiko herri eta auzoen hobekuntzearen alde lan egiten dau. Talde bakotxak jarduera finkoa kurtsoan zehar garatzen dau, eta jarduera honen bidez umeek eta gazteeek giza eta kristau baloreak modu osogarrian garatu ahal izango ditue.
Informazino gehiago:
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!