Ortuellako Udalak bertsolaritzea hururreratuko dau herriko hiru ikastetxeetara

Bizkaie! 2009-10-05 15:25   Bertsolaritzea

Ekimen honen bitartez, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek eta DBHko 1. mailakoek bertsolaritzearen nondik norakoak ezagutzeko aukerea izango dabe. Danetara, 85 gaztek parte hartuko dabe egitasmoan. (28 Otxartaga eskolakoak dira, 43 San Felix ikastetxekoak -18 L.H. 6.mailakoak, eta 25 D.B.H 1.mailakoak-, eta 14 Ortuellako institutukoak). Lansaioak astero ordubeteko iraupena daben tailer baten bidez egingo dira eskoletan.

Ortuellako Udalak bertsolaritzea hururreratuko dau herriko hiru ikastetxeetara urria eta abendua bitartean. Ekimen honen bitartez, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek eta DBHko 1. mailakoek bertsolaritzearen nondik norakoak ezagutzeko aukerea izango dabe. Danetara, 85 gaztek parte hartuko dabe egitasmoan. (28 Otxartaga eskolakoak dira, 43 San Felix ikastetxekoak -18 L.H. 6.mailakoak, eta 25 D.B.H 1.mailakoak-, eta 14 Ortuellako institutukoak). Lansaioak astero ordubeteko iraupena daben tailer baten bidez egingo dira eskoletan.

Ekintza honen koordinazino-lana Hasi Bertso Eskolearen esku egongo da, Ezkerraldea, Meatzaldea eta Enkarterrin bertsolaritza zabaltzeaz arduratzen diranak.

Proiektua 2008. urtean garatu zan Ortuellako Eskola Batzordean eta hiru ikastetxeek, Ortuellako Berritzeguneak eta Udaleko Euskera Zerbitzuak parte hartuko dabe aurten be. Igaz egindako tailerren emoitz positiboa ikusita, Udalak aurten be ekimena egitea erabagi dau.


Liburu eta aldizkariak

Beste alde batetik, Ortuellako Udaleko Euskera Zerbitzuak 'Katramila, goizetik gauerako abesti-jolasak' izeneko liburu eta CDaren 25 ale erosi ditu Ortuellako Lehen Hezkuntzako bi zentroetako irakasleen artean banatzeko. Era berean, material didaktiko hau oinarri legez hartuta, zemendian irakasleei zuzendutako tailer bat antolatuko da.

Kanpaina hau Alkarbideren koordinaziopean antolatu da (Bizkaiko udalerrietako euskera zerbitzuak alkartzen dituan bilgunea), eta Urtxintxa Eskolea izan da produktua preparau, argitaratu eta diseinau dituana.

Horrezaz ganera, Ortuellako Udaleko Euskera Batzordeak 'Gaztezulo' aldizkariak antolatutako 'Irakurtzen Gozatu' izeneko ekimenean parte hartzen jarraitzeko erabagia hartu du. Ekimen honen bitartez, Ortuellako DBH 4. mailako 40 gaztek sei hilabetez 'Gaztezulo' aldizkariko harpidetzea izango dabe. Ekimenon helburua gazteakan euskerazko irakurzaletasuna bultzatzea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu