Zerbitzua euskeraz emoten daben akademien gida bat editau dau Getxoko Udalak

Bizkaie! 2009-10-01 13:54   Euskerea berbagai

Getxoko Udalak zerbitzua euskeraz emoten daben akademien gidea kaleratu dau eta umeen eta gazteen familiei bialduko deutse, gurasoek eskolatik kanpo euskeraz dagoan eskola-laguntzinoaren eta beste gai batzuen eskaintzea (musikea, pinturea, esku-lanak) ezagutu dagien. Ekimena, Getxon euskera sustatzeko hitzarmen-egitasmoaren (GEHI) barruan dago, Udalak uste baitau garrantzitsua dala umeek eskolatik kanpo egiten dituen jarduerak euskeraz be egin ahal izatea.

Gideak Algortan, Areetan eta Romon dagozan eta materiala euskeraz eskaintzen daben 17 akademien ganeko xehetasunak eskaintzen ditu, eta baita euskerea sustatzeko konpromisoren bat hartu daben bederatzi akademien zerrendea be, Getxoko Udaletik azaldu dabenez.

Udalak 10.000 gida argitaratu ditu aitatutako familien etxeetara bialtzeko eta baita ikastetxeetan, Udalaren egoitzetan eta akademietan banatzeko be. Getxoko Udaleko Euskera Zerbitzuak zerbitzua euskeraz eskaintzen daben akademien ganeko informazinoa eskatzen daben pertsonen eta zentroen arteko 'zubia' izan gura dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu