Josu Bergarak 'Nora zoaz' diskoa aurkeztuko dau Bartzelonan

Bizkaie! 2009-10-01 18:31   Musikea

Josu Bergararen bigarren diskoan hamabost musikarik parte hartu dabe, eta Niñoliquido films produktoraren eskutik bideoklipa be grabau da. Kantautore bizkaitarraren bigarren proiektua Mutrikuko AME estudioetan grabau da, 2008ko iraila eta 2009ko bagila artean, Axular Arizmendi teknikariaren gidaritzapean eta eskarmentu handiko musikarien laguntzinoagaz.

Josu Bergara bakarlari eatarrak bere disko barriaren aurrerapena egingo dau bihar, hilak 2 Bartzelonan. Euskal etxeak antolatutako kontzertuan, 'Nora zoaz' diskoko kantuak aurkeztuko ditu arratsaldeko 20:00etan. Hamar abestiz osotutako lan honetan euskal kantautore tradizionalen oinarritik hasi eta erritmo eta bide musikal barrietara aurrera pausua igarten da. Holan, musikarien erronka nagusia bakarlariaren kantuak hartu eta 'talde-abestietan' bihurtzea izan da, eta emoitzan atzemoten danez, kantu barriek indarra eta freskotasuna irabazi dabe. Modu honetan, Rock, Jazz eta Bossa doinuakaz konposizinoak aberastu ditu eta, berbarako, 'Galdu gara', 'Hodei eta euri gehiago' eta 'Txikitan' kantuetan saxofoia eta bibolinak pop-rock bandeagaz alkartzen dira.

Halan da be, kantautorearen xarma edo kutsu berezia ez eban galdu gura eta egileak eta teknikariek 'Eneritz' edo 'Beldurra' kantuetan esentzia edo espiritu horri eustearen aldeko apostua egin dabe. Era berean, 'Lapatzatik' kantua Bizkaiko kostaldeko Ea herriko jentearen omenez egindeko abestia da, eta holan habanera erritmoa hartuta, mariñelen ingurukoak eta beste zenbait istorio kontetan ditu bizkaieraz idatzitako berbakaz.

Josu Bergararen bigarren diskoan hamabost musikarik parte hartu dabe, eta Niñoliquido films produktoraren eskutik bideoklipa be grabau da. Kantautore bizkaitarraren bigarren proiektua Mutrikuko AME estudioetan grabau da, 2008ko iraila eta 2009ko bagila artean, Axular Arizmendi teknikariaren gidaritzapean eta eskarmentu handiko musikarien laguntzinoagaz, besteak beste, Aiert Erkoreka, Hammond eta pianoak (Extremoduro, Inconscientes); Roberto Crespo, gitarra elektrikoak eta akustikoak (Ke no falte, Lowue); Carlos Markina, baxua eta kontrabaxu klasikoa (Wers, Lowe); eta Jose Llorach bateria eta perkusinoak (Kandela).

'Karramarroen Hiria' izenagaz argitaratu zan bakarlariaren lehenengo lana. 2006ko irailean Burgoseko Entertainiment estudioan grabau eben eta www.myspace.com/josubergara webgunean entzungai dagoan emoitza personala eta hurrekoa lortu zan.

Azken urteotan, 2007ko Kalesound Maketa Lehiaketan epaimahaiaren aitamen berezia jaso eban, letren sakontasuna goraipatuz. 2008an, barriz, Musicosamateurs.com Bartzelonako alkartearen on-line lehiaketan lehenengo saria eskiratu eban.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu