Lan-praktikak Guggenheim Museoan egiteko aukerea izango dabe 63 ikaslek

Bizkaie! 2009-10-01 13:43

Guggenheim Bilbao Museoak beken programea antolatu dau beste urte batez BBKren babesagaz eta Euskal Herriko Unibersidadeagaz (EHU) eta Deustuko Unibertsitatearekin alkarlanean. 2009-2010 ikasturtean, programa honen bitartez, unibersidadeko eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako 63 ikaslek eta tituludunek aukerea izango dabe euren laneko praktikak Guggenheim Bilbao Museoan egiteko, lau hiletik 12 hilera arteko epean.

Guggenheim Bilbao Museoko Praktiketako Ikasleen Plana 1997an jarri zan martxan. Ordutik hona, 728 ikasle inguruk izan dabe esperientzia hori euren laneko ibilbidearen hasieran.

Praktiketako ikasleek gaur jaso dabe ondoetorriaJuan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari nagusiaren eta BBKren ordezkari dan Gorka Martinezen eskutik. Ondoren, bisitaldia izan dabe museoko erakusketatan zehar, eta euren praktiken aldiko instalazinoak ikusi ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu