Getxoko Ondarearen Europako jardunaldiak hasi dira

Bizkaie! 2009-10-02 16:35

Jardunaldiak zemendiaren 1 arte egingo dira eta aurtengo leloa 'Abra, itsasoko bidezidorra' da. Bertoko ondareko hiru ikono esanguratsuren ezaugarriak, askotan ez jakinak, azalduko dira: Galeako Gotorlekua, Algortako Portu Zaharra eta Bizkaia Zubia.

'Simulacro Teatro' taldearen eskutik Bizkaia Zubiaren ondoan egindako antzeztutako bisiteagaz hasi dira gaur Getxoko Ondarearen Europako Jardunaldiak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Getxoko Udalak antolatuta.

Jardunaldiak zemendiaren 1 arte egingo dira eta aurtengo leloa 'Abra, itsasoko bidezidorra' da. Bertoko ondareko hiru ikono esanguratsuren ezaugarriak, askotan ez jakinak, azalduko dira: Galeako Gotorlekua, Algortako Portu Zaharra eta Bizkaia Zubia.

Antolatutako egitarauan erakusketa grafikoak, antzeztutako bisita gidatuak eta, nobedade moduan, bertoko toponimiari buruzko ibilaldiak nabarmendu daitekez. Azkeneko bi jardueretarako nahitaezkoa da izena aldez aurretik emotea.

Informazino gehiago: 94 4910800 telefonoan edo www.getxo.net helbidean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu