'Fosbury', Inoren Ero Ni taldearen 3. diskoa zuzenean entzuteko hitzorduak

Bizkaie! 2009-10-02 12:28   Musikea

Inoren Ero Ni taldeak hirugarren diskoa dauka plazan Bidehuts-en eskutik eta aurrekoan [Gronhölm BH 004] bezela biniloa eta CDa alkarregaz banatzen dira.

Inoren Ero Ni taldeak hirugarren diskoa dauka plazan Bidehuts-en eskutik eta aurrekoan [Gronhölm BH 004] bezela biniloa eta CDa alkarregaz banatzen dira.

Diskoa Karlos Osinagak grabau eban Andoaingo Garate Studioetan eta 5 kantuk osotzen dabe. Lehenengoz Mariano Hurtado taldearen konposizino eta grabazino prozesuan ibili da bete-betean, zuzenekoetan Drakek itxitako hutsunea aspaldi beteten dabilen arren.

Taldeak pasa dan irailaren 26an ekin eutson 'Fosbury' jendartean aurkezteko bireari. Pasa dan zapatuan, irailak 26, Beasainen izan ziran Arrasateko El Desvän del Macho taldea lagun ebela. Hurrengo kontzertua, barriz, urriaren 3an, Donostian izango da, Le Bukowski tabernan, arratsaldeko 20:30etan.


Hona hemen Inoren Ero Ni taldearen hurrengo kontzertuak:

- Urriak 3 Donostiako Le Bukowski aretoan.
- Urriak 17 Bergarako Gaztetxean, Erantzun taldeagaz batera.
- Urriak 22 Bartzelonako Niu aretoan, Nueva Vulcano taldeagaz batera.
- Urriak 23 Sarriàn, Apaga La Tele aretoan.
- Urriak 30 Ondarroako Kafe Antzokian, Loan taldeagaz batera.
- Urriak 31 Bilboko El Balcón de la Lola aretoan, Viaje a 800 taldeagaz batera.
- Zemendiak 7 Atarrabian, Berri Txarrak taldeagaz batera.
- Zemendiak 14 Andoainen, Nueva Vulcano taldeagaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu