'Poltsiko Musika' egitarauan musika-estilo ugari buztartuko dira

Bizkaie! 2009-10-02 13:07   Musikea

Urri osoan, Barrainkuako Udaltegian, dobako bost emonaldi antolatuko dira, genero eta musika-estilo askotakoak, musika kubatarra, kolonbiarra, jazza, funka, baita Bob Dylanen klasikoak be. Kontzertu guztiak barikuetan egingo dira, 20:00etan.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak ‘Poltsiko musika’ programearen bosgarren edizinoa abiarazo dau, bertoko taldeen eta gure urian bizi diran kanpotar musikarien eskutik, herrialde desbardinetako musika-joerak jenteari helarazoteko asmoz. Urri osoan, Barrainkuako Udaltegian, dobako bost emonaldi antolatuko dira, genero eta musika-estilo askotakoak, musika kubatarra, kolonbiarra, jazza, funka, baita Bob Dylanen klasikoak be. Kontzertu guztiak barikuetan egingo dira, 20:00etan.

Zikloa gaur, hilak 2, hasiko da, musika kubatarra eta kolonbiarra egiten dauen Yarey bikotearen kontzertuagazz.

Hilaren 9an, barriz, Bob Dylan omenduko da. Alberto Cueto, Alfonso Ortiz, Txema Eirós, Diego Castresana, Mario Cabrejas eta Javier Herrero izango dira Zimmerband taldeagaz (Robert Allen Zimmerman musikariaren abizena). Seikote honek kantautore honen ibilbide zabala egingo dau.

Hilaren 16an, Bilbon bizi diran Burkina Faso eta Costa de Marfileko Farafina Lolo taldea izango da. Antoine Kemington, Jon Andoni Pérez eta Adama Guindo musikariek euren herrialdeetako erritmoak eroango ditue Barrainkuako Udaltegira eta eurekaz ibiliko diran jantzariek afrikar herrialde honeen folklore koloretsua erakutsiko dabe.

Jazza, funka eta fusino musika maite dabenek urriaren 23an izango dabe aukerea The Cherry Boppers bilbotar taldearen eskutik. Al Mulligan, Rev. John Howell, Txefo K-Bill, Lando Stone eta Xixo Yantanik, bertaratzen diranei ‘Play it again’ euren azken lanagaz jantzan egitera konbidauko ditue.

V. ‘Poltsiko musika’ urriaren 30ean amaituko da. Sonlosgrillos taldeak, Marta Rodríguez eta Mauricio Mora, tradizino anglosaxoian zehar ibilbide musikala proposatzen dabe. Britainiar irletako doinu herrikoiak, ukitu propioakaz buztartuz, ikuskizun ederra eskaintzen dabe, bluesaren, flamenkoaren edo indiar musikearen eraginakaz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu