EOSeko musikari-talde bat izango da Arriagako Gelatxoak egitarauaren lehenengo protagonista urriaren 4an
2009-10-01 12:10 MusikeaIzai Kamara taldeak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kide diran Juan Navarro, klarinetejoleak, Sara Zufiaurre, klarineteak eta Marco Caratto, fagotak osotutako taldeak ekingo deutso Arriagako Gelatxoak egitarauaren 2009-2010 denporaldiari.
Izai Kamara taldeak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kide diran Juan Navarro, klarinetejoleak, Sara Zufiaurre, klarineteak eta Marco Caratto, fagotak osotutako taldeak ekingo deutso Arriagako Gelatxoak egitarauaren 2009-2010 denporaldiari. Hitzordua datorren domekan, urriak 4, izango da eguerdiko 12:00etan. W.A. Mozart (1732-1809), F. Devienne (1759-1803) eta I.J. Pleyel (1757-1831) musikagileen obrak eskainiko ditue.
Gelatxoak egitarauan, EOSren eskutik zemendiaren 22an, zezeilaren 7an eta apirilaren 18an izango dira hurrengo hitzorduak. Bilboko Orkestra Sinfonikoaren edo bertako intrepreteen ekitaldiak, barriz, urriaren 18an, abenduaren 13an, urtarrilaren 24an, zezeilaren 21ean, martiaren 21ean eta azkenik, 2010eko maiatzaren 16an, izango dira. Kontzertu danak eguerdiko 12:00etan hasiko dira Arriagan.
Aurreko denporaldian lortutako arrakastearen ondoren, programa honetako eskaintzeak aurrera jarraituko dau 21 kontzertu, errezitaldi liriko eta musika-merienda baino gehiagogaz Bilboko Arriaga Antzokiko Foyer-en. Askotariko musika estiloak tarteko dirala, Arriaga Antzokiko kultur eskaintzea zabaltzea da asmoa eta prezio merkean, domeka goizetan edo bestelako egunetan arratsaldez, errezitaldiez, kontzertuez eta musika-meriendez (zemendiaren 17an eta urtarrilaren 26an, artatsaldeko 20:00etan) gozetako aukerea emonaz.
EOS, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, edo BOS, Bilboko Orkestra Sinfonikoa lako orkestrak barriro be lankidetza lanetan ibiliko dira kontzertu programa honetan, askotariko musikako programak eskainiz. Era berean, jazza be denporaldi honetan Arriagako Gelatxoak ekimenera helduko da, Bilbao 700 Fundazinoko 365 Jazz Bilbao programearen eskutik (zezeilaren 24an, maiatzaren 5ean eta bagilaren 2an). Gainera, denporaldi barri honetan Bilboko Udaleko Euskera Sailak Arriaga Antzokiagaz batera Cuartitos del Arriaga programearen barruan euskerazko literaturea eta musikea eskaintzeko lan egiten dau. Esangura horretan, hiru Euskerazko Literatua eta Musika errezitaldi eskainiko ditu arratsaldeko 20:00etan antzokiko foyerrean: Xabier Lete eta Joxan Goikoetxea urtarrilaren 12an, Bernardo Atxaga eta Juan Carlos Pérez martiaren 16an, eta Itxaro Borda eta Pier Paul Berzaitz 2010eko maiatzaren 10ean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!