Euskadiko Artxibo Historiko Nazionala Bilbon egongo da
2008-12-16 10:35Euskadiko Artxibo Historiko Nazionalaren eraikin barria Bilbo erdian eregiteko lanak 2009. urtearen hasieran abiatuko dira. Ezagutza historikoaren espazio hori Maria Diaz de Haro kaleko 3an egongo da. Kulturearen Euskal Planean aurreikusita dagoan moduan, memoria historikoa batu, gorde eta zabaltzea dira Artxibo Historikoaren helburuak.
Mundakako Udalak hitzarmena sinatu dau Eusko Ikaskuntzagaz, herriko kultur jarduerak bultzatzeko asmoz
2008-12-16 09:35Mundakako Udalak eta Eusko Ikaskuntzak, lankidetza hitzarmena sinatu dabe eta horren bidez, herriko etorkizuneko lan eta ikerketak garatzea erraztea espero da. Akordioari esker, Mundakako Udala Eusko Ikaskuntzaren Bazkide Ongilea bilakatuko da.
NBEren egoitzan euskerea entzungo da, Hizkuntzen Nazinoarteko Urtearen harian antolatutako mintegian
2008-12-15 17:57 Euskaldunak munduanPatxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea New Yorken izango da eguaztenean eta eguenean, NaziNo Batuen Erakundearen (NBE) New Yorkeko egoitzan egingo dan 'Language Matters! - Linguistic Diversity, Globalization and Development' mintegian parte hartzeko.
Hibai and the EIB's eta Madera Core izan dira Bilboko Talde Barrien II. Lehiaketako irabazleak
2008-12-15 17:50 MusikeaBilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak kudeatzen dauen Bilbao.Gaua aisialdi alternatiborako programeak antolatzen dau lehiaketea, uriko musika taldeei zuzenean joteko aukerea emoteko. Holan, Bizkaian dagozan musika ekitaldi eta lehiaketen artean musika zirkuitu barria edegitea lortzen da.
Egun berean 'Biblia Natalis' aurkeztu eta Deustuko Liburutegitik Moneoren eraikinera eroan dabe
2008-12-15 17:12Rafael Moneo arkitektoaren eraikinak bi ‘harri’ literario sinboliko ditu euskarri. Lehenengoa, 'Los jardines en la antigüedad', lanen hasieran jarri zan, 2005ean, eta azkena, 'Biblia Natalis’ gaur, abenduaren 15ean, joan dan abuztuan hasitako liburuen lekualdaketea amaitutzat emoteko.
Puntu arteko 50 urte
2008-12-15 14:53 BertsolaritzeaBizkaiko Bertsozale Elkarteak 1987an antolatu eban lehenengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketea (Araba Bizkaikoa orduan), baina Bizkaiko lehenengo txapelketea orain 50 urte antolatu eban Euskaltzaindiak. Bizkaiko lehenengoa bakarrik ez, Espainiako Gerra Zibilaren ostean egindako lehenengo bertsolari txapelketea izan zan.
Eztabaida aldia amaituta, abian dira Euskara 21 prozesuaren sintesi-lanak
2008-12-15 14:30 Euskerea berbagaiDagoeneko, kideek gaitegiari emondako erantzunak eskuragarri dagoz Euskara 21 webgunean; erabiltzaileek, era berean, gaitegia erantzuteko aukerea badabe webgunean bertan. Horrezaz gan, gaitegia liburu formatuan argitaratuko da berandu baino lehen.
2009ko Bertsolarien Txapelketa Nagusia, irudi bila
2008-12-15 13:36 BertsolaritzeaTxapelketaren komunikazio-helburuak abiapuntu hartuta osotuko da ideia eta irudiaren diseinua. Teknikea librea izango da eta urtarrilaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira lanak.
Antton Olanok irabazi dau Gasteiz Itzulpen Saria
2008-12-15 13:32 sariak-autortzakAntton Olano Irurtiak irabazi dau aurten Gasteizko Udalak gazteentzat itzulitako liburuen artean banatzen dauen Gasteiz Itzulpen Saria, Bai baina ez baina bai eleberriari esker. Pasqual Alapont valentziarrak katalanez idatzia da jatorrizkoa (Fi de culs a Mallolca izenburuaz) eta Elkar-ek argitaratu eban itzulpena 2007an, gazteentzako Taupadak bilduman. Saria 9.000 eurokoa da.
Belaren familia handia Pakea Bizkaiagaz bat eginik
2008-12-15 11:48 Euskaldunak munduanUnai Basurkok (Pakea Bizkaia), barriz, Ipar Hemisferiorantz nabigatzen jarraitzen dau funtzionetan jarraitzen dauen lema bakarragaz, Ekuatoretik oso hur dago eta, ezustekorik ezean, 2009ko urtarrilaren 4-6rako edo heldu daiteke Getxora.
Denis Azkarate: 'etxetik entzuten dabenak be marijesiak dira'
2008-12-15 11:13 BarriketanGernika-Lumoko Marijesietako bakarlaria
Milaka lagunek aldarrikatu dabe ‘euskaraz bai’
2008-12-15 10:17 Euskerea berbagai'Asko gara, eta asko egin dogu, gau-eskoletatik blogosfera euskaldunerako bidean hamaika izan dira pausoak'. Horregaz batera, euskerearen alde egotea ez dala nahikoa azaldu dau idazkari nagusiak, are gehiago, konpromisoak 'bakotxaren erantzukizunetik' zehaztu behar dirala azpimarratu dau. Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak.
Gipuzkoako Aldundiak 2,9 miloe euro banatuko ditu euskerazko produktuen produkzinoa eta kontsumoa sustatzeko
2008-12-12 14:56 Euskerea berbagaiEuskerazko hedabideen kontsumitzaile kopurua handitu, euskal produktuen kontsumoa sustatu eta, udalen lankidetzearen bidez, euskerea bizibarritzeko ekintzak bultzatu nahi ditu Euskara Zuzendaritzeak.
Orain, Shanghai 2010 (I)
2008-12-12 14:13 BidaideGuzurra dala pentsau arren, urte bi barru 'Uri Ona, Bizitza Hobea' lelopean, urte birik behin antolatzen dan Erakusketa Unibersala Shanghain izango da. Hori dino autobus geralekuetako markesinetan agiri dan 'haibao' izeneko maskota urdinak. Baina Shanghai 2010eko maskotearen irribarrea ez dator bat autobusa itxaroten dagozanen jente piloaren arpegi serioakaz.
‘Zorion perfektua’, liburutik zinemara
2008-12-12 13:56 BarriakPausokak produzidu eta Barton Filmsek banatutako filmaren errodajea Zarautzen hasi zan zemendian, herri osoaren ikusmina sortuz, eta biztanleen lankidetzea lortuz. 'Anjel Lertxundi bertan bizi da eta istorio hau hor idatzi eban, horregaitik nahi neban nik Zarautzen filmau' -azaldu deutso Bizkaie!-ri Jabier Elortegi zuzendariak-.
Olaeta Balletaren ondare-fondoa Bizkaiko Foru Aldundiaren esku dago
2008-12-12 11:48 KultureaAkordio horren helburuak 70 urtetik gorako bide luzean euskal jantzak, ballet klasikoa eta zazpi euskal lurraldeetako kultur ohituren irakaskuntzea ardatz izan dituan kutur talde ezagunak batu dauen ondare zabala gordetea, zabaltzea eta balorarazotea dira.
Euskal webgunerik ikusgarrienaren Buber Saria lortu dau botasarean.biz webguneak
2008-12-12 11:25Teknologia barriakaz eta Internetegaz lotura zuzena daben 300 pertsona inguru batu dira euskal webgune onenak saritzen dituan ekitaldian.
Euskadiko Mendiko Zinemaren I. Jaialdia egingo da abenduaren 15etik 20ra bitartean Gasteizen
2008-12-12 11:22 BarriakUriburu gasteiztarreko Europa Jauregian eskainiko dira jaialdiko emonaldi gehienak. Mendi jaialdiaren helburua bikotxa da: mendiaren ganeko filmak publikoari helarazotea eta dokumentu horreetako protagonistak eta egileak eurak be ikusleei hurreratzea. Danetara, 20 emonaldi eskainiko dira.
Bizkaiko Emakumeen Asanbladeak jasoko dau 2008ko Bardintasunerako Emakunde Saria
2008-12-12 11:16Asanbladea 1976. urtean sortutako mobimentu feministea da eta bere helburuak dira emakume eta gizonek bizitzaren alor guztietan eskubide bardinak izatea, bai hezkuntzan, osasunean, lanean, eta parte-hartze sozial eta politikoan be.
Berrizko Udalak patrikerako agendea argitaratu dau
2008-12-11 17:092009. urterako patrikerako agendea Berrizko argazki zaharrakaz osotu da eta gehienetan emakumea da protagonista. Agendako lehen orrietan, gainera, Maria Martina Ibaibarriaga Elorriaga nabarmentzen da, Manuel Martinez ezezinez ezaguna izan zan infanteriako teniente-koronela.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...